From Wikipedia, the free encyclopedia
Tokugawa Iemochi (japonieraz: 徳川 家茂 , 1846ko uztailaren 17a - 1866ko abuztuaren 29a) Japoniako Tokugawa shogunerriko hamalaugarren shoguna izan zen, 1858 eta 1866 bitartean gobernatu zuelarik. Bere agintaldian, Perry Komodoroak 1853an eginiko bisitaren ondoren, Japonia eta gainontzeko munduaren arteko harremanei aurre egin behar izan zien. Gainera, bere agintaldian hasten da shogunerriaren gainbehera.
Tokugawa Iemochi | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
← Tokugawa Iesada - Tokugawa Yoshinobu →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Minato, 1846ko uztailaren 17a | ||||||||
Herrialdea | Tokugawa shogunerria Japonia | ||||||||
Lehen hizkuntza | japoniera | ||||||||
Heriotza | Osakako gaztelua, 1866ko abuztuaren 29a (20 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Zōjō-ji (en) | ||||||||
Heriotza modua | : shoshin beriberi (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Tokugawa Nariyuki | ||||||||
Ama | Jitsujōin | ||||||||
Ezkontidea(k) | Chikako, Princess Kazu (en) | ||||||||
Seme-alabak | |||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Leinua | Tokugawa family (en) Kii branch (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | japoniera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | Shoguna | ||||||||
Gradua | Shogun | ||||||||
Bere jaiotza izena Kikuchiyo izan zen. Wakayama haneko hamaikagarren daimyoa izan zen Tokugawa Nariyukiren hamaikagarren semea izan zen, eta Edon jaio zen, egungo Tokion.
1847an, urte bete zuenean, aipaturiko haneko 12. daimyoa zen Tokugawa Narikatsuren oinordeko bezala adoptatua izan zen, eta honen oinordeko bihurtu zen 1849an, 1851n Tokugawa Yoshitomi izena hartuz. Baina, 1858an, Tokugawa leinu nagusiko oinordeko izendatua izan zen, hamahirugarren shoguna izan zen Tokugawa Iesadaren bapateko heriotzaren ondorioz, honek oinordekorik utzi ez zuelarik. Yoshitomiren aukeraketak ez zuen arazorik izan, gobernuko beste alde batzuk, shogun bezala, Tokugawa Yoshinobu edo Matsudaira Naritami gomendatzen zituzten arren, Iemochi ez bezala, helduak zirenak. Shogun kargua hartu zuenean, bere izena Iemochigatik aldatu zuen.
1863ko apirilak 22an, Kiotoranzko erromesaldi handi bat egin zuen, bere ibilbidean, 3000 basailuk lagundu zutelarik. Bidaia honen arrazoia, Japoniako Enperadorea bisitatzea zen (shogun batek Kioto bisitatu zuen azken aldia, 1603an izan zen, shogunerri honen sortzailea izan zen Tokugawa Ieyasuk).
Kobe Gattai ("Gortea eta Shogunerriaren elkarketa") mugimenduaren zati bezala, Iemochi, Kazu-no-miya printzesa inperialarekin ezkondu zen, Ninkō Enperadorearen alaba eta Kōmei Enperadorearen arreba txikia. Hala ere, shoguna hogei urterekin hil zen, ezkontza labur hura amaituz. Bere heriotzaren arrazoia, uste denez, tiamina eskasiak eragiten duen beriberi gaixotasunak eragindako bihotzaren pitzadura bat izan zen.
Aurrekoa Tokugawa Iesada |
Shoguna 1858-1866 |
Ondorengoa Tokugawa Yoshinobu |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Iemochi |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.