From Wikipedia, the free encyclopedia
The Cardinal (euskaraz Kardinala) 1963ko Otto Preminger austriar-estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Tom Tryon, Romy Schneider eta Carol Lynley aktoreek antzeztu zuten. John Huston zinema zuzendari ospetsuak Glennon kardinalaren papera antzeztu zuen.
The Cardinal | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1963 |
Izenburua | The Cardinal |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 175 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Cardinal (en) |
Grabazio lekua(k) | Viena eta Austria |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Otto Preminger |
Gidoigilea(k) | Robert Dozier (en) |
Antzezlea(k) | |
Tom Tryon Romy Schneider Carol Lynley Jill Haworth (en) Raf Vallone John Saxon Josef Meinrad (en) Burgess Meredith Ossie Davis Dorothy Gish Tullio Carminati Maggie McNamara (en) Bill Hayes Cecil Kellaway John Huston David Opatoshu Peter Weck Rudolf Forster (en) Matthias Fuchs (en) Erik Frey (en) Vilma Degischer (en) Wolfgang Preiss Jürgen Wilke (en) Wolf Albach-Retty (en) Arthur Hunnicutt Chill Wills Murray Hamilton Patrick O'Neal (en) Robert Morse Dan White John Dierkes Loring Smith Pat Henning Stefan Skodler (en) Doro Merande | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Otto Preminger |
Konpainia ekoizlea | Otto Preminger Film (en) |
Edizioa | Louis R. Loeffler (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Lyle R. Wheeler (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerome Moross |
Argazki-zuzendaria | Leon Shamroy |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Vatikano Hiria |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 36. Oscar Sariak John Huston Muntatze onenaren Oscar Saria 36. Oscar Sariak Louis R. Loeffler (en) Academy Award for Best Costume Design, Color (en) 36. Oscar Sariak Donald Brooks Academy Award for Best Cinematography, Color (en) 36. Oscar Sariak Leon Shamroy Zuzendari onenaren Oscar Saria 36. Oscar Sariak Otto Preminger Academy Award for Best Art Direction, Color (en) 36. Oscar Sariak Lyle R. Wheeler (en) , Gene Callahan |
Henry Morton Robinson estatubatuar idazlearen 190eko izenburu berdineko The Cardinal eleberrian oinarritua dago, hartan fikziozko Stephen Fermoyle apaiza gaztearen bizitza kardenala izendatzen duten arte kontatzen delarik, New Yorkeko Francis Spellman (1889 - 1967) artzapezpiku eta kardinalaren bizitzan oinarritua dago.
Zuzendari onenaren Oscar Saria (Otto Preminger) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren (John Huston) izendapenak jaso zituen, bai eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Urrezko Globo Sariaren (John Huston) izendapena ere. John Huston zinema zuzendariaren aktore debut ofiziala izan zen, aurretik zenbait filmetan agerpen laburrak ere burutu baizituen, tartean 1948an berak zuzendutako The Treasure of the Sierra Madre filmearen hasieran burututakoa.
1917an Bostongo irlandar jatorriko Stephen Fermoyle (Tom Tryon) apaiza izendatu eta berehala jerarkia katolikoan gorunzko bidea hartzen hasiko da. Halere, ibilbide honetan zehar hainbat egoera zail eta arriskutsuei aurre egin beharko die, Austriako egonaldian naziei nahiz berak jasandako krisi pertsonalak gainditu eta etxean bertan ere bere familian sorturiko arazoei aurre egin beharko die, honela bada, Bostongo jerarkian goruntz egin, Vaticanoko kurian sartzea lortu eta Bigarren Mundu Gerraren hastapenetan kardinal izendatuko dutelarik.
Filma honen argumentuak katolikoen nahiz sinisdunak ez diren ikuspuntutik aski interesgarriak diren gai sozialak ere ukitzen ditu, tartean ezkontza, apaizen eta laikoen arteko maitasuna eta adiskidetasunaren arteko muga, sexualitatea, abortua, arrazakeria, faxismoa eta gerra.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.