From Wikipedia, the free encyclopedia
Taula periodikoko periodoak taula periodikoko errenkada horizontalak dira. Bertan elementu kimikoak taldekatzen dira bere azkeneko elektroi geruzaren arabera, periodo bereko elementuek geruza kantitate berdina baitute. Periodo batean, elementu baten bere ondoz ondokoak protoi bat gehiago dauka (eta ondorioz, neutraltasuna mantentzeko, elektroi bat gehiago ere).
Era honetan antolatuta, talde (zutabe) bereko elementuek antzeko propietate fisiko-kimikoak dituzte, arau periodikoa islatuz.
Elementu baten atomoan, elektroiek era zehatz batean betetzen dituzte atomoaren geruza desberdinak, energia-mailen arabera: zenbaki atomikoa gora igo ahala, orbital atomikoak betetzen doaz Madelung arauaren arabera. Geruza bakoitzaren betetzea periodo bati dagokio.
Propietate periodikoak elementuak dituzten propietate batzuk dira, zeintzuk taula periodikoaren arabera joerak dituzten. Jarraian, propietate horiek periodo batean zehar nola aldatzen diren deskribatuko da[1]:
Lehenengo periodoa elementu gutxien dituen periodoa da: hidrogenoa eta helioa. Ondorioz, zortzikotearen araua ez dute jarraitzen, 1s orbitala (2 elektroiak onartzen dituena) betetzen delako soilik. Hidrogenoa 1s¹ konfigurazio elektronikoaa duenez, 1. taldean agertzen da taula periodikoan, baina elektroi bat irabazteko joera ere badu. Helioa, ordea, 1s² konfigurazioa du, hala ere, gas-nobleen taldean agertzen da, elektroi-geruza guztiz beteta duelako eta haien portaera bera duelako.
Bigarren periodoan 2s eta 2p orbitalak daude sartuta. Konturatzen bagara, periodo honetan biologian garrantzia handia duten zenbait elementu topa daitezke.
Hirugarren periodoan 3s eta 3p orbitalak dituzten elementuak topa daitezke. Guztiak naturan topa daitezke, eta gutxienez, isotopo egonkor bat dute. Argona kenduta, beste guztiak oinarrizko biologia eta geologiarako garrantzitsuak dira. Hauek dira periodo honetako elementu guztiak:
Laugarren periodoan d orbitala duten elementuak agertzen dira lehen aldiz. Periodo honetan kaltzio eta potasio ditugu, biologikoki garrantzitsuak direnak. Trantsizio-metaletan oso garrantzitsuak diren batzuk ditugu: burdina, kobaltoa, nikela eta kobrea. Gehienek garrantzi biologikoa dute.
Bostgarren periodoak laugarrena bezain beste elementu ditu. Periodo honetatik bi gauza nabarmendu daitezke:
Seigarren periodoa f blokeko elementuak dituen lehen periodoa da. Hauek berez taula periodikoan errenkandatik kanpo adierazten dira (lutezioa izan ezik), beherago, baina bakarrik leku faltagatik. Taulan adierazita dagoenez, elementu hauei lantanoideak edo lantanidoak esaten zaie (edo lur arraroak ere). Periodo honetatik hurrengoa nabarmendu daiteke:
Zazpigarren periodoa taula periodikoaren azken errenkada da gaur egun. Periodo honetako elementu guztiak erradioaktiboak dira, eta naturan topa daitekeen elementurik pisutsuena ere hemen dago: plutonioa[5]. Hortik aurrera dauden elementuak artifizialki sintetizatu dira, hauetako batzuk kantitate oso txikietan. Hemen ere kokatzen da orain arte taula periodikoko azken elementua: oganesona.
Periodo honetan taldeen eta periodoaren joerak ez dira hain argiak periodo osoan. Honen atzean egon daitezkeeen arrazoiak ugari dira, hauen artean, spin-orbita akoplamendu nabarmena eta bestelako fenomeno erlatibistak, atomoen nukleoen karga positibo handiagatikk eragindakoak.
Nahiz eta hasieratik esan den moduan, taula periodikkoak soilk zazpi periodo dituen, gerta liteke noizbait beste elementu berri bat sintetizatzea, 8. periodoa irekiko zuena[6]. Hor dela-eta, dagoeneko g blokea aurreikusita dago, nahiz eta ez dagoen argi bloke horretako elementu guztiak fisikoki posibleak diren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.