From Wikipedia, the free encyclopedia
Takbir (تَكْبِير), baita Tekbir edo Takbīr ere, Allāhu Akbar (الله أكبر) arabierazko esaldiaren izena da, euskaraz "Jainkoa nagusiena da" edo "Jainkoa nagusia da".[1] Islamaren errezitazio tradizionala da, bai otoitz egitean, bai otoitzera deitzean (Adhan),[2] bai fedea adieraztean edo ospakizunetan.
Allāhu Allah izenaren nominatiboa da eta "Jainko" esan nahi du. Akbar hitza kabīr adjektiboaren elatiboa da eta "nagusi" esan nahi du. Akbar Takbīr esaldian erabiltzen dutenean, normalean "nagusiena" itzultzen dute.[3]
Jihadistek askotan gerra-garrasi moduan erabiltzen dute[4], Badreko guduan Mahomak berak esaldia erabili omen zuelako.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.