Ala[oh 1] (arabieraz: الله, Allāh, ⓘ) edo Allah[1] Jainkoa adierazteko arabierazko hitz estandarra da. Mendebaldeko herritarren artean terminoa ezagunagoa da musulmanek beren Jainkoari deitzeko erabiltzeagatik, baina izatez arabiera hiztun kristau eta juduek ere erabiltzen dute, nork bere jainkoa izendatzeko. Hitza islamaren aurretik ere erabiltzen zen Mekan, jainko sortzailea izendatzeko.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Ala terminoari lotutako kontzeptuak (jainkotasunari dagokionez) ezberdinak dira tradizio bakoitzean. Islamaren aurreko Arabian Ala ez zen jainko bakarra, laguntzaileak eta adiskideak, seme-alabak eta ahaideak baitzituen. Islamak debekatu egin zuen ideia hau, eta bere tradizioan Ala jainkozko izen gorena eta bakarra zen. Ala jainko bakarra da, Unibertsoaren sortzailea eta ahalguztiduna. Arabiar kristauek, berriz, Allāh al-ʼAb ( الله الأب, "Jainko Aita") terminoa darabilte gaur egun, musulmanen jainkotik bereizteko. Koranak eta Bibliak erakusten dituzten jainkoaren kontzeptuen artean hainbat antzekotasun eta zenbait ezberdintasun daude.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.