From Wikipedia, the free encyclopedia
Simiiformes (simiiformeak, euskaraz) jendeak oro har primate izenaz ezagutzen dituen espezie gehienak dira: Mundu Berriko tximinoak edo Platyrrhini eta Mundu Zaharreko tximino eta gizaideak, gizakia barne. Simiiformeak lehen Prosimio gisa sailkatzen zirenak baino handiagoak dira, nahiz eta talde hori parafiletikoa den. Bere taxoi-ahizpa Tarsiiformes da eta, berarekin batera, Haplorrhini taldea sortzen dute.
Simiiformeen ezaugarri bereziak hauek dira: gorputza ilez estalia izatea, aurpegia izan ezik; gorputza eta burua alderatuta, beste animaliek baino eduki handiagoko buru-hezurra izatea; 32-36 hortz eta hagin izatea; hanketako zola zapala izatea, eta haietako hatzak gauzak heltzeko egokituak; eskuetako hatzak ere bai, simiiforme espezie batzuek; gizakiak eta beste bakar batzuek izan ezik bizitzaren parterik handiena zuhaitzetan ematea; ugatzak bularrean izatea; aldiko ume bakarra izatea; landarejaleak edo orojaleak dira. Gizakiaz gainera, ezagunak dira gorila, orangutana, txinpantzea eta abar.
Simiiformes |
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.