Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sigurd (antzinako eskandinavieraz: Sigurðr), Siegfried (goi aleman ertainez: Sîvrit) edo Sigfrido germaniar elezahar heroiko bateko heroi legendario bat da, dragoia hil ondoren erail zutena. Baliteke figura historiko batean oinarrituta egotea, adibidez frankoen merovingiar leinuko pertsonaia batean edo gehiagotan; askotan Sigeberto I.a aipatzen da oinarri gisa. Ikerlariek, lehen, Arminiorekin lotu ohi ziten, Teutoburgeko oihaneko guduan irabazlea[1]. Baliteke ere guztiz mitologikoa izatea. Sigurden kondaira lehen aldiz agertzen da Suediako eta Britaniar Uharteetako alfabeto errunikoan egindako marketan.
Sigurd | |
---|---|
Eskandinaviar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Hektor |
Ogibidea | esploratzailea, abenturazalea eta dragonslayer (en) |
Familia | |
Aita | Sigmund (en) |
Ama | Hjördís (en) |
Ezkontidea(k) | Brynhild (en) eta Krimilda |
Seme-alabak | Aslaug (en) eta Svanhildr (en) |
Norvegiar zein germaniar tradizio kontinentalean, Sigurd bere emaztearen (Gudrun/Kriemhild) eta beste emakume baten, Brunhild, gatazka baten ondorioz hiltzen da; azken hau burgundiarren Gunther erregarekin ezkontarazteko trikimailu bat egin zuten. Bi tradizioetan ere ohikoa da esatea dragoi bat hil zuela eta Nibelungoen jabea zela. Beste xehetasunetan, hala ere, bi tradizioak ezberdinak dira. Sigurdi buruzko lanik garranzitsuenak Nibelungoen kanta, Völsunga saga, and the Edda poetikoa dira. Alemaniako eta Eskandinaviako beste hainbat pasartetan era agertzen da, tartean Erdi Aroko eta Aro Modernoko eskandinaviar baladatan.
Richard Wagnerrek Sigurd/Siegfrieden kondaira erabili zuen Sigfrido eta Jainkoen Gainbehera operatan. Wagnerrek, batez ere, norvegiar tradizioa jarraitu zuen bere Sigfrido sortzerakoan. Ondoren egindako beste hainbat pasartetan, Wagnerren bertsioak pisu handia izan zuen. XIX. eta XX. mendeetan Siegfried lotuta agertu zen alemaniar nazionalismoarekin[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.