Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Teutoburgeko oihaneko gudua K.o. 9. urtean (Augusto enperadorea zela) gertaturiko gudaldi bat izan zen. Varo erromatar jenerala, legatu gisa joan zen Germania Magna izeneko probintziara, bere aginduetara, XVII., XVIII. eta XIX. legioak zituelarik. Arminio agintari germaniarrarekin egin zuen topo bertan. Erromatarraren harrokeriaz nazkaturik, germaniarrek Arminiorengan topatu zuten agintari ahaldun bat. Eta berau izan zen germaniar gudarostea Varoren erromatar legioen aurka bidali zuena. Gudaldia Teutoburg basoan gertatu zen. Erromatarrak, segada batean erori ziren, eta hiru legioak, txiki-txiki eginda geratu ziren. Ordutik aurrera, Erromatar Inperioa, sekula ez zen, iparraldean, Rhin ibaia baino ekialderago zabaldu, Germaniko, Kaligula enperadorearen aita, hondamendi hau igaro eta zazpi urtera, horretan saiatu zen arren.
Teutoburgeko oihaneko gudua | |||
---|---|---|---|
Erromatar-Germaniar Gerrak | |||
Gaur egungo Teutoburgeko oihana edo Saltus Teutoburgiensis delakoaren irudia. | |||
Data | K. o. 9. urteko iraila, data zehatza ezezaguna da. | ||
Lekua | Teutoburg basoa, Osnabrück konderria, Saxonia Beherea, Alemania. | ||
Koordenatuak | 52°24′27″N 8°07′33″E | ||
Emaitza | Garaipen germaniar erabakigarria. Erromatarren Rhin ibaitik haratagoko hedapenaren amaiera eta Germania Magna lurraldearen konkista saiakeraren porrota. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Artikulu hau Alemaniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.