Remove ads

San Joan Harri Irungo elementu enblematikoa da. San Joan plazan kokatuta dago, Irungo Udaletxearen aurrean. Berez, oso txikia da: oroitzapenezko zutabe baten gainean jarritako San Joanen eskultura, baina hirirako balio sinboliko handia du. 1564. urtean eraiki zen eta ez dago oso garbi monumentu horren zergatia.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
San Joan Harri
Kultura ondasuna
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Thumb
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIrun
Koordenatuak43°20′17″N 1°47′19″W
Thumb
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1564
Eraikuntza 1850
Istripua 2007ko martxoaren 7a
IzenaJoanes Bataiatzailea
Ondarea
BICRI-51-0001519
390
    Itxi

    Historia

    Eraikuntza honen zergatia ez dago garbi eta jatorria kondairarekin nahastu egiten da. Toki horretan, esaten da adibidez, Urdanibiako jaunak etxe bat zuela, Arantzate etxea, eta barruan 300 etsai zirela, sua eman ziola. Zutabea horren omenez izan zitekeela esan ohi da baina gertaera hori ez dago demostratuta.[1]Beste batzuen ustez Irungo Hondarribiarekiko independentziaren sinboloa da. Beste hipotesiak dio lehen hor zuhaitz bat zegoela, San Joan festak ospatzeko. Badira ere irundarrek frantsesen aurrean erakutsitako balorea gogorarazteko altxatua izan zela diotenak.[1] Izan ere, aukeratutako tokia bidegurutze bat zen; handik hiru bide ateratzen baitziren: Kalebe (egungo Eliza Karrika), Kalegoi (egungo Karrika Nagusia) eta Jesus Karrika. Harriaren hiru aldeek kale bati begira zeuden.[2]

    1850ean eskultura zaharra berri batekin aldatu zen.

    1964an monumentu historiko-artistiko izendatu zuten

    2007ko martxoaren 7an haize bolada bortitzak izan ziren. San Juan Harria, San Martzial Eskolako obrak zirela eta, denboraldi baterako beste toki batera eramateko prestatuta zegoen baina egun horretan haizeak lurrera bota zuen. Zutabea hiru zatitan puskatu zen eta eskulturak kalte handiak jaso zituen. Behin konponduta gaur bere betiko tokian ikus daiteke.

    Remove ads

    Deskribapena

    Izen bereko plazaren bazter batean dago. Harrizko oinarri baten gainean altxatzen da zutabea, fustean ildaskak ageri ditu eta fustearen goiko aldean kapitela dago. Kapitelean denboraren poderioz higatu diren armarri batzuk oinarritzen dira eta ez dira garbi ikusten; baliteke armarri hauek Austriako Etxearena, Gipuzkoarena eta Irun-Uranzu Unibertsitatearena izatea. Zutabearen goiko aldean San Joanen estatua txiki bat dago.[3]

    Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    Wikiwand in your browser!

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

    Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

    Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

    Remove ads