From Wikipedia, the free encyclopedia
Samuel Houston (Rockbridge, Virginia, 1793ko martxoaren 2a - Huntsville, 1863ko uztailaren 26a) estatubatuar militar eta politikaria izan zen, Texasko Errepublikako presidentea izan zena.
Virginian jaioa, familiarekin Tennesseera emigratu zuen, eta ihes egin zuen txerokiekin bizitzeko. Andrew Jacksonekin parte hartu zuen 1812ko angloamerikar gerran. Gerra ostean, Tennesseeko txerokien kanporatzea zuzendu zuen. Ameriketako Estatu Batuetako kongresista aukeratu zuten 1823an eta Tennesseeko jaurlaria 1829an.
1832an Texasen kokatu zen eta Texasko Iraultzaren buruzagietako bat izan zen. Behin-behineko gobernua antolatu zuen eta buruzagi militarra izan zen. Mexikoko armada garaitu zuen San Jacintoko guduan. Bi aldiz izan zen Texasko Errepublikako presidente (1836-1838 eta 1841-1844).
1845ean paper garrantzitsua izan zuen Texas Estatu Batuei anexioan. 1846an Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratan sartu zen, eta senatari izan zen. 1859an Texasko jaurlari hautatu zuten, eta arrakastarik gabe saiatu zen estatua alderdi konfederatutik kanpo atxikitzen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.