S bloke
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Taula periodikoaren elementu kimikoen s blokea, funtsezko egoeran energia handieneko elektroia s orbital batean daukaten elementuen multzoa da. Irizpide honi jarraituz, bloke honetan taula periodikoaren lehen bi taldeak, metal alkalinoak eta lurralkalinoak alegia, gehi hidrogenoa eta helioa sartzen dira.
Taldea → | 1 | 2 | 18 | ||||||||||||||||
↓ Periodoa | |||||||||||||||||||
1 | 1 H |
2 He | |||||||||||||||||
2 | 3 Li |
4 Be | |||||||||||||||||
3 | 11 Na |
12 Mg | |||||||||||||||||
4 | 19 K |
20 Ca | |||||||||||||||||
5 | 37 Rb |
38 Sr | |||||||||||||||||
6 | 55 Cs |
56 Ba | |||||||||||||||||
7 | 87 Fr |
88 Ra |
Hidrogenoan eta helioan salbu, elementu hauek oso erraz galtzen dute elektroia, ioi positiboak eratuz. Gainerako elementuak agente erreduzitzaile oso indartsuak dira, hainbeste ezen ez direla inoiz existitzen modu askean. Elementu hauen forma metalikoak gatz galdatuen elektrolisiaren bitartez soilik erauz daitezke, ura metal hauen ioiak baino askoz errazago erreduzitzen baita.
Bloke honetako metalak oso bigunetik oso gogorrera doaz. Esaterako, metal alkalinoak bigunak dira, baina berilioa oso gogorra da. Berilioa eta magnesioa salbu, metal hauek erreaktiboegiak dira erabilera industrialik eduki dezaten, berunarekin sortutako aleazioetan osagai txiki gisa (<%2) ez bada. Berilioa eta magnesioa oso garestiak dira, baina indarra eta arintasuna behar diren kasuetan erabiltzen dira.
Metal hauek suak hartzen dituenean oso arriskutsuak dira, eta itzalgailu bereziak behar dituzte. Berilioa eta magnesioa salbu, gainerakoak argonez edo likido inerte batez inguraturik gorde behar izaten dira. Indartsu erreakzionatzen dute urarekin hidrogenoa askatuz, magnesioak eta berilioak salbu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.