Neurologo italiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Rita Levi-Montalcini (Turin, Italia, 1909ko apirilaren 22a,- Erroma, 2012ko abenduaren 30a) neurologian espezializatutako zientzialari italiarra izan zen. 1986ko Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuen, Stanley Cohen-ekin batera, nerbio sistemaren lehen hazkuntza faktorearen aurkikuntza egiteagatik. Bere jatorri judeoa zela eta, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehenago, Estatu Batuetara alde egin behar izan zuen. Hemen Washingtoneko Unibertsitateko Zoologia institutuko Viktor Hamburger laborategian lan egin zuen, San Luisen.
Rita Levi-Montalcini | |||
---|---|---|---|
(2009) | |||
2001eko abuztuaren 1a - 2012ko abenduaren 30a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Turin, 1909ko apirilaren 22a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Italiako Erresuma (1909ko apirilaren 22a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2012ko abenduaren 30a) | ||
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Lehen hizkuntza | italiera | ||
Heriotza | Erroma, 2012ko abenduaren 30a (103 urte) | ||
Hobiratze lekua | Monumental Cemetery of Turin (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Familia | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Turingo Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | italiera ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | neurologoa, neurozientzialaria, biokimikaria, politikaria, medikua eta zientzialaria | ||
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Enplegatzailea(k) | Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Pontifize-Akademia Linzeen Akademia Frantziako Zientzien Akademia European Molecular Biology Organization (en) Zientzien Mundu Akademia International Academy of the History of Science (en) Academia Europaea (en) Royal Society Belgikako Medikuntzako Errege Akademia Accademia delle Scienze di Torino Royal Academy of Medicine of Catalonia (en) National Bioethics Committee of Italy (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | judaismoa | ||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||
Bere aurkikuntzei esker, zelulak soilik agindua jasotzen dutenean ugaltzen direla eta agindu hauek hazkuntza faktore deritzen substantzia batzuei esker trasmititzen direla jakin izan zen.[1]
Rita Levi Montalcini, 1909 apirilaren 22an jaio zen Turinen (Italia), familia judu batean. Hiru anaia-arreba zituen eta bera eta bere ahizpa bikia Paola txikienak ziren. Bere aita, Adamo Levi, matematikan trebea, ingeniari elektrikoa zen eta bere ama, Adele Montalcini, margolari adimentsua zen. Anaia zaharrena, Gino Levi, 1974ean hil zen bihotzeko bat eman ziolako. Hau, arkitektu italiar famatua izan zen eta Turineko unibertsitatean irakasle izan zen. Rita Levik beste bi ahizpa izan zituen: Anna, bost urte zaharrago eta Paola, artista famatua izan zena. Paola 2000 urtean hil zen, 91 urterekin.[2]
Nahiz eta bere aitak emakumeek ez luketela ikasi behar pentsatu, hogei urterekin eta aitaren baimenarekin, karrera profesionala hasi zuen. Zortzi hilabetetan Latin, Grekoa eta matematika menperatzen zituen eta institutuan graduatzea lortu zuen. Ondoren, Turingo unibertsitatean medikuntza egiten hasi zen.[2]
Bere unibertsitateko lagun, Salvador Luria and Renato Dulbeccorekin batera, Giussepe Leviren, italiar histologo famatuaren ikasleak izan ziren. Giussepe Levik, zientzia biologikoa eta arazo zientifikoak modu oso zehatzean (gehienetan zaila zena) ebazten irakatsi zien.[2]
1936ean medikuntza eskolan graduatu zen eta medikuntzan eta ebakuntzan graduatua lortu zuen. Ondoren, neurologia eta psikiatrian hiru urteko espezializazioa hasi zuen, nahiz eta oraindik medikuntzarekin soilik jarraitu edo neurologia ikerketan aritzea ez jakin.[2]
1936ean Mussolinik "Manifesto per la Difensa della razza" aldarrikatu zuen eta hamar zientzialari italiarrek sinatu zuten. Manifestuak arraza arioa ez zuten pertsonen aurkako jazarpenak ezarri zituen, hauei bide akademiko eta profesionalak ixten.[2]
Belgikan neurobiologia institutu batean egon ondoren, 1940ean, Turinera itzuli zen, alemaniarren inbasioa zela eta. Turinera itzultzean, bere etxean ikerketa laborategia eraiki zuen. Rita Levik, Viktor Hamburgerrek 1934ean txiten enbrioiei zatiak erauzteak zuen eraginari buruz idatzitako artikulua izan zuen inspirazio. Bere proiektua hasi behar zuenean, Giuseppe Levi, Belgikatik itzuli zen eta Rita Leviren laguntzaile bilakatu zen.[2]
1941ean Turinen egondako bonbardaketaren ondoriz, Rita Levik Turinetik alde egin behar izan zuen eta Piemonten berriro bere laborategia eraiki zuen. Baina, 1943an alemaniarrek Italia inbaditu zutenean Piemontetik Florentziara joan zen, non gerra amaitu arte bizi izan ziren.
1944ean ejerzito anglo-amerikarraren garaipenek alemaniarrak Florentziatik kanporatzea eragin zuen. Rita Levi errefuxiatu kanpamentu batean mediku lanean aritu zen.
1945eko maiatzean, Italian gerra amaitu zen eta Turinera itzuli zen eta berriro unibertsitatean lanean hasi zen. Baina, 1947ko udazkenean, Viktor Hamburgerrek berarekin lan egiteko gonbidapena luzatu zion, beraz, Estatu Batuetara alde egin zuen Saint Louisko (Missouri) Washington unibertsitateko Zoologia institutura. Hemen, nerbio hazkuntzaren faktoreei buruzko ikerketa garrantzitsuenak burutu zituen.
Nahiz eta St Luisen 12 hilabetez egotea pentsatu zuen, ikerketaren emaitza ezin hobeak Italiara itzultzea galarazi zioten. 1956an irakasle izateko aukera eman zioten eta irakasle bezala egon zen lanean 1977a arte, lanetik erretiratu zenean. 1962an Erroman ikerketa sail bat sortu zuen. 1969tik 1978ra Italiako Kontseilu Nazionaleko biologia zelularreko institutuko zuzendaria izan zen.
1986an, Stanley Cohenekin batera, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuen, nerbio-hazkundearen faktorea aurkitzeagatik, hain zuzen ere. Geroago ere, Frantziako Zientzia Akademiako kide izan zen. 2001 urtean, Levi-Montalcini bizitza guztirako senatari izendatu zuen Carlo Azeglio Ciampik, Italiako presidenteak.
2012ko abenduaren 30ean hil zen bere Erromako etxean, 103 urterekin.[3]
Washingtoneko Unibertsitatean, St Luisen zegoenean, bere aurkikuntza garrantzitsuena egitea lortu zuen: nerbio sistemaren hazkuntza faktorea bakantzea lortu zuen ehun kantzerijenoak aztertzean, izan ere, hauek nerbio zelulen hazkuntza azkarra eragiten dute.[4] Txiten enbrioietatik tumore zatiak transferitzen zituen, nerbio zuntzez beteta zeuden zelulei masa bat ezarriz. Tumoreak zituzten zuelulen inguruan nerbioak norabide guztietan hazten zirela ohartu zen eta aurkikuntza hau oso garrantzitsua izan zen.[5] Nerbioak bertze ehun batzuetan edo enbrioian sartutako zainetan bilakatuko ziren eremuak hartzen zituzten. Baina nerbioak ez ziren arterietan sortzen, beraz, tumoreak nerbioen hazkuntza estimulatzen zuen substantzia bat jariatzen zuela ondorioztatu zuen.
Rita Leviren eta italiako industria farmazeutikoaren arteko kooperazioei buruz eztabaidak sortu ziren. Bertan lanean ari zenean, gangliosidoen inguruko jakintzak hobetu zituen. 1975ean Cronassial (gangliosido jakin bat) izeneko droga bultzatu zuen. Bertze ikerketa batzuek, nerbio sistema periferikoan sortutako neuropatientzako onuragarria izan zitekeela ondorioztatu zuten. Baina, gerora, Cronassial tratamendua zuten zenbait pertsonek sindrome neurologiko larriak pairatzen hasi ziren, Guillain-Barré sindromea hain zuzen ere.[6] Alemaniak, bertze zenbait herrialderekin batera, 1983an debekatu zuen. Italiak 1993an debekatu zuen. Urte berean, ikerketa batek Cronassialek Italiako osasun ministeritzari eritasunen onarpen azkarrarentzako eta frogak egin ez ziren eritasunetan droga erabiltzeko ordaintzen ziola argitara eman zen.[7][8][9]Ikerketan Levi-Montalciniren erlazioa konpainiarekin ezagutarazi zen eta publikoki kritikatua izan zen.[10]
90eko hamarkadan, mastozitoen garrantzia gizakien eritasunetan nabarmendu zuen lehenbizikiko zientzialarietakoa izan zen.[11]Garai berean, 1993an palmitoiletanolamida konposatu endogenoa identifikatu zuen, mastozitoen modulatzaile garrantzitsua.[12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.