Rickettsia generoko bakterioen izen arrunta; patogenoa eta zelula barneko parasitoa da eta zenbait gaixotasun kutsakor, tifusa kasu, eragiten ditu. Artropodoen bidez transmititzen dira animalia batetik bestera From Wikipedia, the free encyclopedia
Rickettsia generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, kokobazilo itxura dutenak. Genero honetako bakterioak oso txikiak dira, haien neurriak birus handi baten parekoak izanik. Berezko ezaugarria dute, gainontzeko bakterio gehienek ez dutena: zelula barneko parasito hertsiak dira, birusen antzera. Hots, ezin dute aske bizi, haien metabolismoa oso urria delako eta parasitatutako zelularen metabolismoaren menpe bizi behar dutelako. Prokariotoen artean Rickettsia eta Chlamydia dira zelula barneko parasito hertsien artean bakterio ezagunenak.
Rickettsia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Alphaproteobacteria |
Ordena | Rickettsiales |
Familia | Rickettsiaceae |
Generoa | Rickettsia Henrique da Rocha Lima, 1916 |
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | Tifusa, rickettsialpox (en) eta rickettsiosia |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Aerobioak dira, ez dira mugikorrak eta ez dute esporarik sortzen.
Howard T. Ricketts mediku estatubatuarraren omenez dute bakterio hauek haien izena. Ricketts-ek 1910ean frogatu zuen kokobazilo txiki horiek "Mendi Harritsuetako sukarra" izeneko gaitza eragiten zutela. Bere ikerketak burutzen ari zela, Ricketts-ek aipatutako gaitza hartu eta hil egin zen.
Rickettsia batzuk giza-patogenoak dira, artropodoen bidez transmititzen direnak. Artropodo hauek odol-zurrupatzaileak dira (arkakusoak, zorriak, kaparrak...), eta bakterioaren bektoreak dira: gizakiari ziztada egiterakoan bakterio patogenoak inokulatzen dituzte odolean.
Zelula barneko parasito hertsiak izanik, Rickettsiak ez dira laborategiko hazkuntza-inguruetan hazten, ezta medio aberatsenetan ere. Kultibo zelularrak, oilasko-enbrioiak eta animalia biziak erabiltzen dira laborategian Rickettsiak ugaltzeko, birusekin erabiltzen diren euskarri berdinak, alegia.
Rickettsia patogenoek tifusa eragiten dute. Tifusa ez da gaitz bakarra, antzeko ezaugarriak dituen gaixotasun infekziosoen multzo bat baizik, Rickettsia desberdinez eragindakoa.
Hona hemen tifus mota ohikoenak eta bakoitzarekin lotua dagoen bakterioa:
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rickettsia |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.