Ratisbona
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ratisbona [1] (alemanez: Regensburg, ˈʁeːɡŋ̍sbʊɐ̯k ahoskatua; latinez: Castra-Regina) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiri bat da, Palatinatu Garaiko (Pfalz) hiriburua. Danubio eta Regen ibaien bat-egitean kokaturik, erromatarren garrantzi handiko kokagunea izan zen, muga (Limes Germanicus) defendatzen baitzuen.
Ratisbona Regensburg | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Bavaria | ||||||||||||||||||||
Regional district in Bavaria | Palatinatu Garaia | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Gertrud Maltz-Schwarzfischer (en) | ||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Regensburg | ||||||||||||||||||||
Jatorrizko izena | Regensburg | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 93047, 93049, 93051, 93053, 93055 eta 93057 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 09362000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 49°01′N 12°05′E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 80,85 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 346 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Ratisbonako barrutia eta Q854173 | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 157.443 (2022ko abenduaren 31) 3.901 (2021) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 1.947 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Etxebizitzak | 60.905 | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 0941 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Aberdeen, Brixen, Clermont-Ferrand, Pilsen, Odesa, Qingdao, Budapest District I (en) eta Tempe | ||||||||||||||||||||
Matrikula | R | ||||||||||||||||||||
regensburg.de |
Radasbona hiri germaniarra Erromaren mendeko Castra Regina bihurtu zen, Marko Aurelioren kuartel nagusi.[2] Geroago, Bavariako dukearen mende egon zen. 1207an hiri-gutuna jaso zuen, eta 1245. urtean Inperioko hiri askea izan zen. Hiri oparoa izan zen ibaian zehar egiten zen merkataritzari esker. Erreforma garaian dieta bat izenpetu zen bertan (1541). 1542an, Erreformaren alde jarri zen hiria. Maximiliano II.aren eta printze protestanteen arteko negoziazioak gauzatu ziren 1575ean Rodolfo erromatarra errege izendatzeko eta 1555. urteko Augsburgeko bakearen baldintzak bere horretan uzteko. Saxonia-Weimar-eko Bernardok hartu zuen hiria, eta Inperio santuaren egoitza bihurtu zen 1663. urtetik aurrera. 1684an, Ratisbonako su-etenaren ondorioz, Luis XIV.aren esku geratu zen Estrasburgo. 1809an frantsesek hartu zuten Ratisbona eta Bavariako estatura anexionatu zuten hurrengo urtean.
1541. urtean Karlos V.a enperadoreak katolikoen eta protestanteen arteko batasuna bultzatzeko deitu zuen bilera. Johann Eck, Johann Gropper eta Julius von Pflug teologo katolikoak, eta Philipp Melanchton eta Martin Bucer protestanteak bildu ziren. Hasieran akordioa lortzetik gertu ibili arren, hautsi egin zen bilera. Bost urte geroago saiatu zen enperadorea berriro eta, huts egin ondoren, protestanteen aurkako gerrari ekin zion.
Datu klimatikoak (Ratisbona) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.6 | 4.1 | 10.5 | 17.3 | 20.6 | 24.2 | 26.3 | 24.5 | 20.6 | 14.4 | 7.2 | 2.9 | 14.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -2.6 | -2.8 | 0.1 | 4.4 | 8.1 | 11.8 | 13.6 | 12.5 | 9.3 | 5.1 | 1.8 | -1.7 | 5.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 51 | 34 | 37 | 41 | 76 | 77 | 81 | 79 | 43 | 38 | 45 | 56 | 658 |
Eguzki orduak | 44 | 73 | 140 | 194 | 211 | 226 | 240 | 194 | 158 | 105 | 45 | 37 | 1667 |
Hezetasuna (%) | 88 | 84 | 78 | 72 | 71 | 71 | 70 | 74 | 79 | 84 | 88 | 89 | 79 |
Iturria (1): World Meteorological Organisation[3] | |||||||||||||
Iturria (2): Alemaniako Meteorologia Zerbitzua[4] |
Errepideen eta burdinbideen bidegurutze garrantzitsua da. Industria (industria kimikoa, janari-industria, larrugintza, tresneria elektrikoa, automobilgintza, zurgintza) da ekonomia-jarduera nagusia. Turismoak ere garrantzia du.
Oso hiri zaharra da, eta garai bateko monumentu ugari gorde ditu. Aipagarriak dira XIII-XVI. mendeetako San Pedro katedrala, San Emerando monasterio erromanikoa (XVIII. mendean berritua), XIV. mendeko udaletxe gotikoa, Danubio ibaia zeharkatzen duen 1135. urteko harrizko zubia, domingotarren komentua (XIII-XIV. m.) eta beste etxe eta jauregi historikoak.
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.