Shandong
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Shandong (山东 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 156.700 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 94.000.000 biztanle bizi ziren bertan.
Shandong (山东) Shāndōng Shěng | |
---|---|
Txinako Herri Errepublika | |
Administrazioa | |
Estatua | Txina |
Izen ofiziala | 山东省 |
ISO 3166-2 | CN-SD |
Hiriburua | Qingdao |
Gobernuburua | Li Ganjie (en) |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°24′N 118°24′E |
Azalera | 156,700 km² |
Mugakideak | Hebei, Henan, Anhui eta Jiangsu |
Punturik altuena | Tai mendia |
Demografia | |
Biztanleria | 95.793.065 (2010) 101.527.453 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) |
Dentsitatea | 586 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Gobernadorea | Jiang Daming (姜大明) |
Etniak | Han %99,3 Hui %0,6 Besteak %0,1 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
www.sd.gov.cn |
Shandong probintziaren mugakideak honakoak dira: Bohai itsasoa iparraldean, Hebei probintzia ipar-mendebaldean, Henan mendebaldean, Jiangsu probintzia eta Anhui probintziarekin hegoaldean, Itsaso horia hego-ekialdean, eta
Probintziako hiriburua Jinan da.
Shandong probintzia nahiko laua da ingurukoekin alderatuta. Shandongeko ipar-mendebalde, mendebalde eta hego-mendebaldea Ipar Txinako lautadaren zati dira. Probintziaren erdialdea menditsuagoa da, bertan Taishan, Lushan eta Mengshan mendiak daudelarik. Ekialdean, mendixka ugari dituen Shandong penintsula dago, Bohai itsasoa Itsaso Horitik banaduz. Shandongeko punturik garaiena Taishan inguruan dago, Jade Enperadorearen mendian, itsasoaren mailatik 1.545 metrora.
Ibai Horia probintziaren mendebaldetik igarotzen da eta Txinako Ubide Handia probintzia ipar-mendebaldetik hego-mendebaldera zeharkatzen du. Shandongeko lakurik handiena Weishan lakua da. 3.000 kilometro baino gehiagoko kostaldea dauka, uharte, itsas-labar eta erliebe malkartsukoa. Bohai itsasoko hiru badietako bat, Laizhou badia hegoalderago dago. Miaodao uharteak iparraldean daude.
Shandongek klima epela dauka, uda ekaiztsu eta lehorrekin eta negu hotzekin. Nahiz eta klima iparralderago dauden probintzietan baino epelagoa izan, azarotik aurrera elurteak ohikoak dira. Urtarrileko batez-besteko tenperatura -5º eta 1 °C bitartean egoten eta uztailekoa 24 eta 28 gradu artean.
Prezipitazioak 550 eta 950mm artean, eta ia osorik maiatzetik urrira bitarteko euriteetan jausten dira.
Mapa | # | Izena | Txinera sinplifikatuz | Pinyineraz | Mota |
---|---|---|---|---|---|
1 | Jinan | 济南市 | Jǐnán Shì | Azpiprobintzia mailako hiria | |
2 | Qingdao | 青岛市 | Qīngdǎo Shì | Azpiprobintzia mailako hiria | |
3 | Binzhou | 滨州市 | Bīnzhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
4 | Dezhou | 德州市 | Dézhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
5 | Dongying | 东营市 | Dōngyíng Shì | Prefektura mailako hiria | |
6 | Heze | 菏泽市 | Hézé Shì | Prefektura mailako hiria | |
7 | Jining | 济宁市 | Jìníng Shì | Prefektura mailako hiria | |
8 | Laiwu | 莱芜市 | Láiwú Shì | Prefektura mailako hiria | |
9 | Liaocheng | 聊城市 | Liáochéng Shì | Prefektura mailako hiria | |
10 | Linyi | 临沂市 | Línyí Shì | Prefektura mailako hiria | |
11 | Rizhao | 日照市 | Rìzhào Shì | Prefektura mailako hiria | |
12 | Tai'an | 泰安市 | Tài'ān Shì | Prefektura mailako hiria | |
13 | Weifang | 潍坊市 | Wéifāng Shì | Prefektura mailako hiria | |
14 | Weihai | 威海市 | Wēihǎi Shì | Prefektura mailako hiria | |
15 | Yantai | 烟台市 | Yāntái Shì | Prefektura mailako hiria | |
16 | Zaozhuang | 枣庄市 | Zǎozhuāng Shì | Prefektura mailako hiria | |
17 | Zibo | 淄博市 | Zībó Shì | Prefektura mailako hiria |
Shandongeko probintziako gobernadorea Jiang Daming (姜大明) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Jiang Yikang (姜异康) da.
Kokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
SHANDONG | |||
Dongying | ZSDY | DOY | Dongying Aireportua |
Jinan | ZSJN | TNA | Jinan Yaoqiang Nazioarteko Aireportua |
Jining | ZLJN | JNG | Jining Aireportua |
Linyi | ZSLY | LYI | Linyi Aireportua |
Qingdao | ZSQD | TAO | Qingdao Liuting Nazioarteko Aireportua |
Weifang | ZSWF | WEF | Weifang Aireportua |
Weihai | ZSWH | WEH | Weihai Aireportua |
Yantai | ZSYT | YNT | Yantai Laishan Nazioarteko Aireportua |
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.