Azeri hegalari izena ere ematen zaien kiropteroen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Pteropodidae familia osatzen dute. From Wikipedia, the free encyclopedia
Pteropodidae Megachiroptera ugaztun hegalari subordenaren barruko familia bakarra da. Saguzar handiez osaturik dago, azeri muturra duten espezieekin. Mikrosaguzarrak mundu osoan zehar banaturik badaude ere megasaguzarrak Afrika, Asia eta Ozeanian baino ez dira bizi. Askotan filmeetan agertzen dira, baina gizakientzat ez dira arriskutsuak.
Pteropodidae | |
---|---|
Oligozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Chiroptera |
Familia | Pteropodidae Gray, 1821
|
Azpibanaketa | |
Nyctimeninae Cynopterinae | |
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | crepuscular (en) |
Begi handiak ditu eta fruituak, loreak edo lore hautsa jaten ditu. Rousettus izenekoa izan ezik, gainerako pteropodidoek ikusmen ona dute, eta ez dute hots-uhin sistema erabiltzen oztopoak saihesteko. Zuhaitzetan bizi dira gehienak, eta batzuk leize-zuloetan, harkaitzetan edo hirietako eraikuntzetan. Pteropodido handiena Pteropus izenekoa da, 40 cm inguru neurtzen dituena.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.