Ida mendia (Kreta)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ida (antzinako grezieraz: Ἴδα) edo Kretako Ida, Turkiako Ida (edo Frigiako Ida) mendiaren aurkakoa, gaur egun Psiloritis (grezieraz: Ψηλωρείτης; euskaraz: «mendi garaia»), Amari haranean dagoen mendia da, Greziako Kreta uhartearen erdian kokatua. Uharteko tontorrik garaiena da, 2456 metroko garaiera duelarik. Nidako ordokia eta Ruvako basoa ekialdeko hegalean daude. Kretako Unibertsitateko behatokia Skinakas gailur sekundarioan dago. Mendigune ikaragarri honek uhartearen erdialdea hartzen du, Heraklion eta Retimno prefekturen lurraldeetan.
Ida mendia (Kreta) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.456 m |
Prominentzia | 2.456 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°13′35″N 24°46′15″E |
Mendikatea | Q3862459 |
Estatu burujabe | Grezia |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Crete |
Eskualdea | Crete Region |
Uharte | Kreta |
Leku geografikoa | Kreta |
Greziar mitologiaren arabera, haitzulo batean ( Zeusen leizea edo Ideon Antron deitua), mendi honen iparraldeko isurialdean, Zeus jaio zen.[1] Reak, bere amak, han ezkutatu zuen bere aita Kronorengandik babesteko, honek bere seme-alabak jaten baitzituen.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.