Ida mendia (Kreta)
Ida edo Kretako Ida, Turkiako Ida mendiaren aurkakoa, gaur egun Psiloritis, Amari haranean dagoen mendia da, Greziako Kreta uhartearen erdian kokatua. Uharteko tontorrik garaiena da, 2456 metroko garaiera duelarik. Nidako ordokia eta Ruvako basoa ekialdeko hegalean daude. Kretako Unibertsitateko behatokia Skinakas gailur sekundarioan dago. Mendigune ikaragarri honek uhartearen erdialdea hartzen du, Heraklion eta Retimno prefekturen lurraldeetan.
Read article