Hirakoideoen ordenako familia bakarra osatzen duten zenbait ugaztunez esaten da. Bere barnean damana hartzen duen Procaviidae familia osatzen dute. From Wikipedia, the free encyclopedia
Procaviidae, hyraxak edo damanak Hyracoidea ordenako gaur egungo familia bakarra da. 5 espezie ezagutzen dira, 3 genero ezberdinetan. Orain dela 50 milioi urte inguru sortu ziren Afrikan, Oligozenoan.
Larru sendoa duten animalia sendoak dira, isatsa motzarekin[1]. Normalki 30 eta 70 zentimetro artean neurtzen dute luzeran, eta 2 eta 5 kilogramo artean pisatzen dute. Itxuraz piken edo marmoten antza badute ere, gertuago daude elefanteengandik edo Sireniatik.
9 eta 14 urte artean bizi daitezke. Gaur egun bost espezie ezagutzen dira: Procavia capensis eta Heterohyrax brucei, biak arroka eremuetan bizi zirenak, Etiopiako hegietan[2] eta Hego Afrikan koppie deitzen duten granito isolatuetan[3]. Beste hiru espezieak genero berberekoak dira: Dendrohyrax dorsalis, D. arboreus eta D. validus. Espezie guztiak Afrikan bizi dira, P. capensis izan ezik, Ekialde Hurbilean ere aurki daitezkeenak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.