From Wikipedia, the free encyclopedia
Poecilia reticulata Poecilia generoko animalia da. Arrainen barruko Poeciliidae familian sailkatzen da.
Poecilia reticulata | |
---|---|
Iraute egoera | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Ordena | Cyprinodontiformes |
Familia | Poeciliidae |
Generoa | Poecilia |
Espeziea | Poecilia reticulata Peters, 1859[1]
|
Banaketa mapa | |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Hego Amerikako laku, urmael eta ibai gezetatik datorren arrain , bat da. Oso garrantzitsua da akuariozaletasunaren munduan, oso erraza delako arrain honen ugalketa lortzea eta baita mantentze-lana ere. Izen arrunta: Guppy arraina.
Arrain hau hainbat aldiz eta hainbat lekutan aurkitu zen. Wilhem Peters izeneko zoologo batek sailkatu zuen lehenengo aldiz 1859. urtean eta Poecilia reticulata eman zion izena. Bi urte geroago, 1861ean , Filippo de Filippik sailkatu, eta Lebistes poeciloides deitu zion. Eta azkenik , John Lechmere Guppyk , arrain hau sailkatzen bera zela lehenengoa pentsatuta, bere deituratik hartutako Guppy izena eman zion arrain honi. 1913ean Charles Tate Reganek, Wilhem Petersek eta Filippo de Filippik emandako izenak batu zituen eta Lebistes reticulatus eman zion izena. Urte batzuk pasa eta gero, Poecilia reticulata izena jarri zioten berriro, Wilhem Peters arraina sailkatzen lehenengoa izan zela frogatu zelako.
Gaur egun mundu osora bidaltzen dira guppy arrainak, Brasilgo Iparraldetik , Venezuelatik, Guyanatik eta Barbados eta Trinidad uharteetatik. Guppy arrainak oso errazak dira elikatzeko: zizareak, krustazeoak, intsektuak, barazkiak eta mota askotako janari lehortuak eman ahal zaizkie. Uraren tenperaturari dagokionez, 22 graduetatik 28 graduetara egon daiteke [2].
Guppya arrain obobibiparoa da, (esate baterako, marrazoak bezala), hau da, arrautzak emearen gorputzean hazten dira eta prozesua amaitzen denean, [3]emea arrainkumeez erditzen da. Arrainkumeak jaiotzen direnean, igeri egiteko, amaren laguntzarik gabe elikatzeko eta bizirik irauteko gai dira.
Guppy arrainak oso erraz ugaltzen diren arren, arazo handi bat dago. Gehienetan, amak eta aquariumeko beste guppy guztiak arrainkumeak jaten saiatzen dira, eta askotan lortzen dute. Horregatik gomendatzen da beste aquarium batean banatzea arrain txikiak edota arrainkumeak ezkutatzeko landare, enbor eta harriak ipintzea arrain-ontzian. Milaka eta milaka guppy mota daude, kolore eta hegal izugarriekin.
Lehenengo erditzea hamar arrainkumekoa izaten da. Kopuru hau asko handitzen da hurrengo erditzeetan, 20 arrainkumetik 100era. 28 egun pasatzen dira emeak ernari geratzen direnetik erditzen direnera arte eta ia hilabetero erditzen dira.
Guppyek hamabi hilabeteko bizitza daukate. Hortaz, bizitza hain laburra dutenez, oso erraz ugaltzen dira. Guppyaren ugalketa zikloa lau ataletan banatzen da.
⦁ Jaiotzen direnetik lau hilabetera: Arrainen sexua finkatzen da. Berez, guppyen jaiotzan ezin da haien sexua bereizi. Hilabete bat pasa eta gero, arren uzki-hegala gonopodioa bihurtzen da. Emeek ez dute uzki-hegalik garatzen.
⦁ 5 astetatik 9 astetara: Gorputz osoko hegalak garatzen hasten dira eta guppyen kolorea ere ikusteko aukera hasten da (guppyek kolore barik jaiotzen dira ).
⦁ 10 astetatik 26 astetara: Denboraldi honetan guppya guztiz hazita dago, kolore eta aleta harrigarriekin. Ugaltzeko ahalmena dauka jada. Fase honetan, arren eta emeen artean tamaina ezberdina bereizten da, emea arra baino handiagoa izanda. Halaber, guppy arra emea baino askoz koloretsua eta politagoa da.
⦁ 37 astetatik aurrera: Arrainak zaharrak dira jada, eta haien kolorea ahuldu egiten da. Ugaltzeko gaitasuna ahultzen da ere, eta zailagoa eta arraroagoa egiten da adin horrekin guppy bat ugaldu ahal izatea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.