Podolia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Podolia[1] (ukraineraz: Поділля, translit.: Podillia, errusieraz: Подо́лье, translit.: Podolye, polonieraz: Podole, errumanieraz: Podolia, lituanieraz: Podolė, turkieraz: Podolya) ekialdeko Europako eskualde historikoa da, gaurko Ukrainaren hego-mendebaldean, Voliniaren hegoaldean, Hegoaldeko Bug eta Dniester ibaien artean, hedatzen dena[2].
Podolia | |
---|---|
Mota | Ukrainian historical regions (en) , eskualde historiko, ethnographic region (en) eta eskualde kultural |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°41′00″N 26°35′00″E |
Honen parte da | Podolian Upland (en) |
XIV. mendean poloniarrek kolonizatu zuten eskualdea. XVII. mende amaieran Otomandar Inperioaren esku egon zen aldian izan ezik, Poloniaren mende egon zen 1772 arte. Urte horretan Zbrutx ibaiaren mendebaldeko aldea Austriaren esku geratu zen; gainerakoa Errusiar Inperioaren probintzia bihurtu zen 1793an.
Lehen Mundu Gerraren ostean Podoliak zatiturik jarraitu zuen: Poloniaren mende Zbrutxetik mendebaldera eta Sobietar Batasunaren mende Zbrutxetik ekialdera[2]. 1941ean Alemania Naziak eskualdea inbaditu ostean Einsatzgruppen-ek populazio judua deuseztatu zuten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren barnean gelditu zen. Sobietar Batasunaren desegitearen ondoan, berriz, Ukraina (lurraldearen bederatzi hamarren) eta Moldaviaren artean banatu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.