Hegoaldeko Bug

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hegoaldeko Bugmap

Hegoaldeko Bug[1] (ukraineraz: Південний Буг, translit. Pivdennyi Buh; errusieraz:Ю́жный Буг, translit. juzhni bug) Ukrainako hego-mendebaldeko ibaia da. 806 kmko luzerarekin herrialdeko hirugarren ibairik luzeena da.

Datu azkarrak Hegoaldeko Bug Південний Буг, Pivdennyi Buh (uk), Datu orokorrak ...
Hegoaldeko Bug
Південний Буг, Pivdennyi Buh (uk)
Thumb
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera806 km
Geografia
Thumb
Koordenatuak49°37′53″N 26°25′44″E
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Khmelnytskyko oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera63.700 km²
Ur-emaria160 m³/s
IturburuaPodolian Upland (en)
Bokalea
()
Itsaso Beltza
Itxi

Geografia

Podoliako goi-ordokian du sorburua, Khmelnytskytik 90 km mendebaldera. Khmelnytsky, Vinnitsia, Kirovohrad, Odesa eta Mykolaiveko oblastak zeharkatu ondoren, Otxakivetik hurbil Itsaso Beltzera isurtzen da, Dnieper-Bug estuarioa eratuz[2]. 806 kmko luzera eta 63.700 km²-ko arroa ditu.

Zeharkatzen dituen hiri handienak Khmelnytsky, Vinnytsia, Pervomaisk eta Mykolaiv dira.

Hidrologia

Hegoaldeko Bugen emaria Aleksandrovkan, itsasoratu baino 245 km lehenago, 20 urtez neurtua izan da[3]. Ikertutako arroa 46.200km²-koa da (arro osoaren %72). Urteko batez besteko emaria 110 segundokoa da. Emari handiena martxoan du (258,5 m³/s) eta txikiena abuztuan (66,3 m³/s).

Hegoaldeko Bug ibaiaren batez besteko emariak (/s) Aleksandrovkan (Ukraina) neurtuak
Datuak: 1965 eta 1984 artean

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.