From Wikipedia, the free encyclopedia
Pluteus petasatus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez dago Pluteus toxikorik. Espezie honek balio gutxi du sukaldaritzan, nahiz eta batzuek haragiaren hornigai gisa edo arrozak eta patata gisatuak laguntzeko erabiltzen duten
Pluteus petasatus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pluteaceae |
Generoa | Pluteus |
Espeziea | Pluteus petasatus Gillet, 1876 |
Basionimoa | Agaricus petasatus |
Kapela: 6 eta 20 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, ganbila titi zabal batekin. Oso kolore zurbilekoa: zurixka, zuri-grisaxka, erdian kolore arre argikoa. Zetadun azala, erdian pitzatu egiten da eta ezkata arre argiak agertzen dira.
Orriak: Nahikoa estu, libreak, lehenengo zuriak, gero arrosa-izokin kolorekoak, azkenean arre-arrosa kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Sendoa, irmoa, 7 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3,5 cm bitarteko lodierakoa, zuria, oinarrian zuntz txiki marroiak izaten ditu.
Haragia: Lodia, zuria, biguna, usain atseginekoa (sahats lorearena).[2]
Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik.
Jangarria, baina ez oso preziatua.
Pluteus pellitus delakoarekin nahas daiteke, honek ez du ezkatarik kapelan.[3]
Oharra: Genero honetako espezie handienetako bat da.
Uda amaieran eta udazkenean, hostozabalen desegindako egurretan, zerrategietako pilatutako hondakinetan edo zerrauts piloetan.[4]
Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Errusia, Txina, Japonia, Madagaskar, Australia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.