Pittsburgh
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pittsburgh (ahoskatu /ˈpɪtsbərɡ/) Pennsylvaniako hiri bat da, Ameriketako Estatu Batuetan kokatua. Bere estatuko bigarren hiri handiena izateaz gain, Allegheny konderriko hiriburua da.
Pittsburgh Pittsburgh | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Pennsylvaniako hiria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||
Estatua | Pennsylvania | ||||||||||
County of Pennsylvania | Allegheny konderria | ||||||||||
Alkatea | Ed Gainey (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Pittsburgh Pittsburg | ||||||||||
Jatorrizko izena | Pittsburgh | ||||||||||
Posta kodea | 15106, 15120, 15121, 15201, 15203, 15204, 15205, 15206, 15207, 15208, 15210, 15211, 15212, 15213, 15214, 15215, 15216, 15217, 15218, 15219, 15220, 15221, 15222, 15224, 15226, 15227, 15230, 15232, 15233, 15234, 15235, 15237, 15239, 15289 eta 15229 | ||||||||||
FIPS kodea | 42-61000 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 40°26′30″N 80°00′00″W | ||||||||||
Azalera | 151 km² | ||||||||||
Altuera | 373 m | ||||||||||
Mugakideak | Baldwin, Bellevue, Ross Township (en) , Reserve Township (en) , Millvale, Shaler Township (en) , Sharpsburg, O'Hara Township (en) , Aspinwall, Fox Chapel, Penn Hills (en) , Wilkinsburg, Swissvale, Munhall, Homestead, West Homestead, West Mifflin, Brentwood, Whitehall, Castle Shannon, Mt. Lebanon (en) , Dormont, Green Tree, Scott Township (en) , Rosslyn Farms, Crafton, Ingram, Robinson Township (en) , Kennedy Township (en) , McKees Rocks, Stowe Township (en) eta Mount Oliver | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 302.971 (2020ko apirilaren 1a) 1.923 (2018) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2.006 bizt/km² | ||||||||||
Etxebizitzak | 143.276 | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | 1758ko azaroaren 26a, 1794ko apirilaren 22a eta 1816ko martxoaren 18a | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 412, 724, 878 | ||||||||||
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu | ||||||||||
Hiri senidetuak | Skopje, Fernando de la Mora, Donetsk, Zagreb, Ostrava, Prešov, Matanzas, Sofia, Sheffield, Saitama, Bilbo, Wuhan, Novokuznetsk, Karmiel (en) , Hamilton, Astana, Charleroi, Da Nang, Misgav Regional Council (en) , Ōmiya (en) , Saarbrücken, San Isidro (Nikaragua), Naucalpan de Juárez (udalerria) eta Gaziantep | ||||||||||
pittsburghpa.gov |
2000 urteko datuen arabera bere biztanleria 334.563koa zen, baina 2006rako 312.819 biztanletara jaitsi zen. Udalaren esanetan, 2009an hiriaren %20 hutsik edo abandonaturik dauden eraikin eta etxebizitzez osaturik dago. Pittsburgheko erdialdeak nolabaiteko influentzia ekonomikoaz gozatzen du, nazioko 25. sailkatuz erdialdean lan egiteko aukeratan (6.a lan dentsitatean).
Erdialdearen forma hiruki karakteristikoa inguratzen duten Allegheny eta Monongahela ibaien eraginez da, eta bi hauek elkartzean Ohio ibaia osatzen dute. Hiriak 151 etxe orratz ditu, 446 zubi, mendian gora doazen bi funikular eta iraultza aurreko gotorleku bat.
Pittsburghi lagunartean Zubien Hiria ("The City of Bridges") edo Altzairuzko Hiria ("The Steel City") deitzen zaio, dituen zubi kopuruarengatik eta izan zuen altzairu industria garrantzitsuagatik. Hiria oraindik izan zuen altzairu industriagatik ezaguna bada ere, gaur egun bere ekonomia osasun sailean, hezkuntzan, teknologian, robotikan eta finantza zerbitzuetan oinarritzen da. Hiriak aldaketa izugarria jasan du utzita zeuden industrialdetan etxebizitza, denda eta bulego berriekin ordezkatuz, SouthSide Worksen gertatu den bezala adibidez.
1980 urtean zegoen krisi ekonomiko larriak jotako Pittsburgh gaur egun ekonomikoki indartsua den hiri batean bilakatu da. Hiriko etxebizitzen merkatuak orekan mantendu da nahiz eta nazioan subprime maileguen krisiak jota ibili, eta langabezia txikitu egin zen nazioa krisian sartzen ari zen heinean. Gaur egungo oparotasunak ez dauka 80. hamarkadetan jasandakoarekin zerikusirik. Garai hartan galera handiak egon ziren altzairu fabrikazioan, elektronikan, petrolio, kimika eta defentsa industrian, kanpotik inportatzea merkeagoa bihurtu zen eta. Nahiz eta Pittsburghek zituen korporazioen egoitza kantitateagatik 3. postuan zegoen New York eta Chicagoren ostean gauza okertu zenean, gaur egun indartsu bueltatu da, hainbat egoitza berreskuratuz hala nola Westinghouse and hoppers edo berriak erakarriz, Google, RAND, American Eagle Outfitters, Guru.com... Hiria PNC Financial Ameriketako Estatu Batuetako 5. banku handienaren zuzendaritzaren egoitza da.
2007an, Forbes aldizkariak Pittsburg hiria AEBetako 10. hiririk garbiena bezala sailkatu zuen, eta 2008an berriz ikasketadun gazteak bizitzeko 13. hiria bezala sailkatu zen. Etengabe bizi kalitatea neurtzen duten sailkapenetan goreneko postuetan agertu ohi da.
2009ko irailaren 24ean G20 herrialdeen bilera egin zen bertan.
Datu klimatikoak (Pittsburgheko aireportua) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24 | 25 | 29 | 32 | 35 | 37 | 39 | 39 | 39 | 33 | 28 | 23 | 39 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2 | 4 | 10 | 16 | 22 | 26 | 28 | 27 | 23 | 17 | 10 | 4 | 16 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -7 | -5 | -1 | 4 | 10 | 14 | 17 | 16 | 12 | 6 | 1 | -4 | 5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -30 | -29 | -18 | -12 | -3 | 1 | 6 | 4 | -1 | -9 | -18 | -24 | -30 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 69 | 60 | 81 | 76 | 97 | 105 | 101 | 86 | 82 | 57 | 77 | 73 | 961.4 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) | 16.5 | 13.6 | 14.9 | 13.6 | 13.1 | 12.0 | 10.4 | 10.0 | 10.7 | 10.2 | 12.9 | 15.4 | 153.3 |
Elur egunak (≥ 0.1 in) | 11.5 | 8.1 | 6.8 | 2.2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | .2 | 3.8 | 7.8 | 40.4 |
Eguzki orduak | 93.0 | 110.2 | 155.0 | 183.0 | 217.0 | 243.0 | 254.2 | 229.4 | 198.0 | 167.4 | 99.0 | 74.4 | 2023.6 |
Iturria: [1] |
Pittsburgh Steelers taldea, Superbowl txapelketa 6 aldiz irabazi duen futbol amerikarraren taldea bertakoa da.
Pittsburgh ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.