From Wikipedia, the free encyclopedia
Piszikultura edo Arrain-hazkuntza arrainak ontzi edo itxitura handietan akuikulturaz haztea da, elikadurarako, arrainak lehengai moduan erabili edo horiek naturan aske uzteko.[1] FAO-ren arabera (1997), piszikultura honela definitu daiteke: uretako organismoak haztea, arrainak, moluskuak, krustazeoak eta uretako landareak barne.[2]
Piszikultura hainbat herrialde eta garai desberdinetan garatu izan da historian zehar. Izan ere, bere jatorri edo hasiera posible bat Egipton kokatu daiteke, 25004 K.a. urteko tenplo egiptoar baten aurkitutako urmael artifizialaren ondareei esker.[3] Australian ere, 4.580 K.a. urtean Gunditimarako biztanleek aingiriak hazten ziztuztela aurkitu da “ Lake Condah” lakutik abiatutako ildoak erabiliz. [4]
Hala ere, Txina piszikulturaren hazkuntzaren sehaskatzat hartzen da, Fan Lik K.a. 475 K. a. urtean idatzi baitzuen karparen hazkuntzari buruzko lehen idatzia [3] Izan ere, piszikulturan historikoki erabilitako espezie ohikoenetarikoa izan da eta gaur egun ere gehien erabilitakoa[3]. Moluskuen hazkuntzarako praktikak ere Txinan dokumentatu dira, 460 K.a. inguruan. Latinoamerikan edo Hawaiien ere pszikulturaren aztarnak aurkitu dira. Hain zuzen ere, Hawaiien, James Cook kapitainak uharteak aurkitzean, jadanik itsasoko elikagaiak lortzeko sistema sofisitikatu batekin aurkitu zen. Gutxi gorabehera, uharteko biztanleek 360 laku erabiltzen zituzten itsas-landareak edo arrainak ekoizteko.[5]
Gatz-uretako piszikulturarekin lotutako beste hainbat data nabarmentzen dira. Hala nola, Erdi aroan, psizkultura mota honen arrakasta oso nabarmena izan zen Mediterraneoan zein hego ekialde asiatikoan ( Indonesia eta Taiwan tartean[3]).
XX. mendean, munduko biztanleriaren hazkundea dela eta, piszikulturaren erabilera handtu egin zen elikagaien ekoizpena handitzeko helbururarekin. Arrantza tradizionalak, produktiboa izan arren, ez zen gai garaiko honetako beharrak asetzeko. Beraz, akuikultura irtenbide bideragarri eta iraunkor gisa aurkeztu zen.[6]
Piszikulturak ezaugarri gehiago ditu amankomunean nekazaritzarekin edo abeltzaintzarekin arrantzarekin baino; izan ere, nahiz eta ingurune bera erabili, piszikutura espezien hazkuntzara bideratuta baitago.[7]
Hauek dira teknika honen helburuetako batzuk:[7]
Praktika honetan erabilitako 3 ekoizpen-sistema[8] mota bereizi ditzakegu:
Espazioa edo ingurunea kontuan hartuta, piszikulturan erabiltzen diren sistemak honela bana daitezke:
Honako piszikultura mota hauek bereizi ditzakegu:[8]
Txina da munduko ekoizle nagusia, India, Filipinak eta Indonesia atzetik jarraituz, baina Latinoamerika edo Afrika bezalako eskualdeek pixkanaka hazkunde nabarmena arakatzen ari dira[7].
FAOk eskainitako datuei erreparatuz, 2020an % 2,7ko hazkundea ikusi da piszikulturarko sektorean 2019arekin alderatuta. Izan ere, 2020an 109,8 bilioi irabazi ziren lurreko akuikulturari esker, eta 36, 2 bilioi uretako akuikulturari esker. Algen ekoizpenari dagokionez , % 1,4ko igoera antzeman egin zen 2020an.[9]
Esate baterako, 2020an, Europako akuikulturaren sektoreak 1,2 milioi lortu zituen salmentetan eta 3,9 bilioi balioan, 14,000 enpresatan banatutako 57,000 langileei esker.[10]
Espezieak | Inguruak | Tonak (millions) |
Balio (US$ billions) |
---|---|---|---|
Ctenopharyngodon idella | Ur gezakoa | 5.23 | 6.69 |
Hypophthalmichthys molitrix | Ur gezakoa | 4.59 | 6.13 |
Zamo arrunt | Ur gezakoa | 3.76 | 5.19 |
Oreochromis niloticus | Ur gezakoa | 3.26 | 5.39 |
Hypophthalmichthys nobilis | Ur gezakoa | 2.90 | 3.72 |
Catla catla | Ur gezakoa | 2.76 | 5.49 |
Zamo txiki | Ur gezakoa | 2.45 | 2.67 |
Izokin arrunt | Itsasokoa | 2.07 | 10.10 |
Labeo rohita | Ur gezakoa | 1.57 | 2.54 |
Esne arrain | Itsasokoa | 0.94 | 1.71 |
Ortzadar-amuarrain |
|
0.88 | 3.80 |
Megalobrama amblycephala | Ur gezakoa | 0.71 | 1.16 |
Mylopharyngodon piceus | Ur gezakoa | 0.50 | 1.15 |
Channa argus | Ur gezakoa | 0.48 | 0.59 |
Silurus asotus | Ur gezakoa | 0.41 | 0.55 |
Piszikultura hazkunderik handienek elikagaien ekoizpenarekin lotutako sektoreetako bat da, eta ezinbestekoa da gaur egungo elikagaien ekonomian eta horniduran.[11]
Piszikulturaren praktika Europar Batasunak arautzen du; izan ere, eskakizun zorrotzak bete behar ditu, Europako legedien eta herrialde bakoitzeko legeria nazionalen arabera. Europar Batasunak nabarmentzen duen punturik garrantzitsuenetako bat piszikulturaren iraunkortasuna da. Horretarako, honako ezaugarri hauek hartzen dira kontuan: hazten edo ekoizten diren espezieak, arrain haragijaleei eskaintzen zaien elikagai mota (arrain basatiak ez direnak), gaixotasunen kudeaketa eta sendagai egokiak eta ingurumen-karga txikia dutenak erabiltzea.[11]
2013an, Europako Batzordeak piszikulturaren garapen iraunkorrerako hainbat neurri ezarri zituen, oinarri legegile bezala bihurtuz Europa herrialde askorentzat. Batzordeak koordinazio-metodo ireki baten bidez lan egiten du, Europako herrialdeetan egindako jardunbide egokiak trukatzeko eta kohesio handiagoa lortzeko.[11]
2021ean, Europako Batzordeak Europako herrialdeei ezarritako neurri nazionalen inguruko analisi bat egitea eskatu zuten, "Strategic guidelines for a more sustainable and competitive EU aquaculture for the period 2021 to 2030" izeneko dokumentuan jasotako gida berrietan oinarrituta.[11]
"Strategic guidelines for a more sustainable and competitive EU aquaculture for the period 2021 to 2030." dokumentuan hauek izan dira gidan zehaztutako helburuak:[12]
Gida honek, halaber, Europar Batasunean akuikultura organikoaren hazkundea bultzatzen du. Nahiko sektore berria da, baina potentzial handia du.[12]
Europan kontsumitutako itsasoko 4 produktutatik bakarra Europatik dator. Hala ere, produktu horren %60-a gutxi gora behera beste herrialde batzuetatik egindako inportazioetatik dator. Itsasoko produktuen kontsumoaren % 10 inguru soilik Europako piszikulturatik dator.[12]
Balio nutrizionalei dagokionez, eztabaida handia sortu da arrantzatik lortutako edota pszikulturatik ekoiztutako produktuen artean: Arrainen kasuan, ez da desberdintasun handirik antzeman bi arrain mota desberdinen artean. Izokin basatiaren kasuan, adibidez, potasioa, zinka edo burdina bezalako mineral-kopuruaren kantitatea hadiagoa da, pszikulturatik datorren izokinak omega, 3, 6, C bitamina eta gantz aseen kontzentrazio handiagoa duen bitartean. Elikaduraren ikuspegitik, alde oso txikia izan arren, pszikulturatik ekoiztutako produktuak biztanleriaren omega 3 eta 6 mailak ziurtatzeko lagungarriak izan daitezke.[13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.