From Wikipedia, the free encyclopedia
Pertzeval, Presebal[1] (ingelesez: Percival; galesez: Peredur) edo Parsifal bezala ere ezaguna, azken izen hau, batez ere, Richard Wagner musikari alemaniarraren opera baten izenburuagatik. Artur erregearen Mahai Biribileko Zaldun mitikoetako bat da. Galesko literaturan, bere izena Peredur da. Ospetsua, da, nagusiki, Graal Santuaren bilaketan parte hartu zuelako.
Pertzevalen jaiotzari buruzko bertsio asko daude. Iturri gehienetan, familia noblekoa da, bere aita, Pellinore erregea edo beste zaldun errespetagarriren bat delarik. Bere ama, ohi ez aipatzen, baina, batzuetan, paper garrantzitsu bat betetzen du istorioetan. Bere arreba, Graal Santuaren eramailea da, eta, batzuetan, Elena izena jasotzen du. Pellinore erregearen seme bezala agertzen den istorioetan, bere anaiak Sir Tor, Sir Aglovale, Sir Lamorak eta Sir Dornar dira.
Bere aita hil ondoren, bere amak Galesko basoetara eramaten du, non, hamabost urte bete arte, gizonen lan propioetatik at hazten duen. Baina, azkenean, zaldun talde batek basoa zeharkatzen du, eta Pertzeval, haien heroi itxuragatik txunditua geratzen da. Zaldun bihurtu gura zuela eta, gazteak Artur erregearen gortera bidaiatzen du, non, gerlari bezala bere balioa erakutsi ondoren, zaldun izendatua den, eta Mahai Biribileko Zaldunetara batzera gonbidatua.
Istoriorik antzinakoenetan ere, Pertzeval Graal Santuaren bilaketarekin lotua dago. Chretién de Troyesen Pertzeval, Grialaren ipuina izeneko liburuan, Errege Arrantzale herrenarekin topo egin eta Grial Santua ikusten du, baina ez du zauritutako erregea sendatuko zuen galdera egiterik lortzen. Bere akats eta hutsegiteetatik ikasiz, Graalaren gaztelua berriz aurkitu eta bilaketa amaituko duela zin egiten du.
Beranduagoko istorioetan, Graalaren benetako heroia, Galahad da, Lantzelot Aintzirakoaaren semea. Hala ere, erromantzeetan zuen rola murriztu zela zirudien arren, Pertzevalek pertsonaia garrantzitsu bat izaten jarraitu zuen, eta Galahad Grialaren gaztelura iristen lagundu eta bilaketa amaitu zuten bi zaldun bakarretako bat izan zen, bestea Bors izan zelarik.
Antzinako bertsioetan, Pertzevalen maitea Lorezuri edo Blanchefleur izan zen, eta Carbonekeko errege bihurtu zen Errege Arrantzalea sendatu ondoren, baina, beranduagoko bertsioetan, Grialera iritsi aurretik hil zen zaldun birjina bat zen. Wolframen bertsioan, Pertzevalen semea Lohengrin zen, beltxargaren zalduna.
Garai modernoan, bere istorioa, zenbait berrelaboraziotan erabili izan da, T. S. Elioten Lur eremua izeneko olerki modernistan, jada aipaturiko Richard Wagnerren Parsifal operan, John Boormanen Excalibur filmean eta The Natural eleberri eta filmean.
Ikertzaileren batzuk, behin, Pertzeval, Grial Santuaren elezaharrarekin batera, persiar jatorrikoa zela uste izan zuten arren, ikertzaile gehienek, teoria horiek baztertu egin dituzte. Elezahar horretan, Vendidadeko Fargadetan deskribatzen den bezala (ikus Avesta), eta, ondoren, hitz neurtuz Xahname lanean, Jamshidek, zazpi eraztuneko kopa magiko bat zuen, hilezkortasunaren elixirrarekin betea. Esaten zenez, kopa hori, Parsi-Varra edo persiarren Varraren eskuetan zegoen, honela, Pertzeval pertsonaia, elezahar honetatik zetorrela zioen ustea sorraraziz.
Chretién de Troyesek idatzi zuen Pertzevali buruzko lehen istorioa: Pertzeval, Grialaren ipuina. Haren abenturei buruzko beste istorio ezagun batzuk: Wolfram von Eschenbachen Parzival, Thomas Maloryren Arturren heriotza eta Robert de Boronen Pertzeval teorikoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.