From Wikipedia, the free encyclopedia
Wolfram von Eschenbach (Eschenbach, ca. 1170 – ca. 1220) alemanez idatzi zuen zaldun eta poeta izan zen. Olerki lirikoak zein epikoak idatzi zituen baina azken hauek eman zioten ospe handia. Wartburgko trobadore handienetariko bat izan zen.
Wolfram von Eschenbach | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wolframs-Eschenbach, 1170 |
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua |
Heriotza | ezezaguna, 1220 (49/50 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Goi Erdi Aroko alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, musikagilea, minnesängerra, zalduna, abeslaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | Zalduntza liburua |
Gradua | zaldun |
Von Eschenbach familia noble batean jaio zen, data ezezagunean, baina ziur aski XII. mendearen amaieran, Bavariako Dukerriko Eschenbachen. Agian zaldun gisa, Turingiako Hermannen gortekoa izan zen, eta Ansbachen bizi izan zen bere bizitzaren zati handi batean. Bere jaioterriak Wolframs-Eschenbach izena jaso zuen 1917an, eta monumentu bat eraiki zioten. Lehen Wolframs-Eschenbach Obereschenbach bezala ezagutzen zen.[1]
Trobadore edo minnesänger gisa, Partzivaleko kondairaren sortzaileetako bat izan zen. Autore batzuen arabera, Wolfram von Eschenbachek ez zekien ez irakurtzen, ez idazten, antza denez obrak irakurarazten zituen eta memoria miresgarria zuen. Erdi Aroko zaldunaren, poetaren, monjearen eta gerlariaren nahasketa bat zen, «Elementu zaldunak eta herrikoiak, laikoak eta elizakoak biltzen zituen bere baitan; aberastasun bakartzat Jainkoak mantenu-iturri bakartzat eman zion artea zuen, kantua». Bere lanaren idazkirik zaharrenak ekialdeko frantziko izenez ezagutzen den barietate germanikoan bilduta daude.[2]
Bere obra gailena, Parzival poema epikoa izan zen. Ustez XIII. mendearen hasieratik idatzia izan zen, Wartburgeko gazteluan, eta 1215ean amaitua. Walther von der Vogelweide eta Heinrich Tannhäuserrekin batera Erdi Aroko trobadore ospetsuenen multzoaren parte da. Richard Wagner bere lanetan oinarritu zen Parsifal eta Tannhäuser operak idazteko.
Beste bi epopeia amaitu gabe utzi zituen, Titurel (fideltasunari buruz) eta Willehalm (Gilermo Akitaniakoari buruzkoa). Gorteko olerkien egilea ere izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.