Espainiako postrea From Wikipedia, the free encyclopedia
Pazko-opila ogi edo opil berezi bat da, amabitxiak edo aitabitxiak Pazkoz besoetakoari oparitzen diona. Eskualdearen arabera, itxura ugari ditu, nahiz eta gehienetan hiruki itxurakoa eta barnean arrautza oso bat ala gehiago eduki.
Askotariko izenak ditu:
Baserriko ogiaren ore bera eramaten du baina barnean arrautzak eta txorizoak sartzen zaizkio. Ogiak hiruki itxura izaten du, Hirutasuna oroitaraziz[4]. Labean sartzen da ondoren eta bertan arrautza egosten da eta txorizoa egiten. Txorizo eta arrautza kopurua alda daiteke[5].
Azken urteotan era berriak ere egiten hasi dira, arrautzen ordez sagarra erabiliz, adibidez. Haurrentzako litxarreriazko karapaixo gozoak ere egiten dira, brioxa-opilarekin eta txokolatezko arrautzekin.
Durangaldean mokotsa edo morkotsa esaten zaio eta Pazkoan oparitzen da. Horren ezaugarri bereziena opilaren erdian eramaten duen arrautza egosia da.
Debagoienan (Gipuzkoako mendebaldean) eta Aramaion (Araba) karapaixo edo garipaua izenarekin ezagutzen da eta Garizuma garaian izaten da. Arrautza egosiaz gain, txorizoak ere edikitzen ditu barnean. Amabitxi edo aitabitxiak urtero oparitzen dio besoetakoari, ezkontzen den arte[6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.