idazle eta ekintzaile nafarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Patxi Larrainzar Andueza[1] (Errezu, Deierri, 1934ko irailaren 21 – Iruñea, 1991ko martxoaren 12) Euskal Herriko apaiz eta espainierazko idazlea izan zen.
Patxi Larrainzar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Javier Larrainzar Andueza |
Jaiotza | Errezu, 1934ko irailaren 21a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1991ko martxoaren 12a (56 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Comillasko Pontifize Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa |
Deierriko Errezun jaioa, Frumencio izeneko anaia bikia du; jaiotzean ama hil zitzaien. Umetan orduan hazten ari zen Iruñeko auzoa den Arrotxapean bizi izan zen. Ikasketak hiriburuko Seminarioan eta Aita Santuaren Comillasko Unibertsitatean egin zituen. Apaiz bihurtuta, jaioterriko apaiz eta Irunberriko laguntzaile aritu zen Txilera joan baino lehen. Han Santiagoko Unibertsitate Katolikoan irakasle lanetan ibili zen.
Nafarroara itzuli eta Lergara bidali zuten apaiz eta gero bizitokia izan zuen Arrotxapeara. Oso popularra izan zen eta kristautasun aurrerakoiaren eta abertzaletasunaren defendatzailea zenez sarritan, frankismotik hasita, arazoak izan zituen eliza katolikoaren jerarkiarekin[2].
Espainieraz idatzi zituen lan ugari; gehienek Nafarroa Garaiko egoera politiko-soziala, Iruñea edota erlijio katolikoaz zuen iksupegia jorratzen dituzte. Haietako bost Txalapartak argitaratu ditu.
Omenaldi gisa, Iruñeko Arrotxapea auzoko D ereduko eskola publikoari bere izena jarri zioten, Patxi Larrainzar[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.