euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Patxi Ezkiaga Lasa (Legorreta, Gipuzkoa, 1943ko irailaren 12a - 2018ko ekainaren 28a) euskal idazlea eta elizgizona (Kristau Eskoletako Anaia edo salletarra) izan zen.[1] Hainbat lan idatzi eta itzuli zituen askotariko generoetan, baita sariak jaso ere bai horregatik.
Patxi Ezkiaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legorreta, 1943ko irailaren 12a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2018ko ekainaren 28a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Oxfordeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Kristau Eskoletako Anaiak |
Hil ondoren, sexu abusatzaile izan zelako salaketak azaleratu ziren[2] eta, horren ondorioz zenbait meritu eta oroitarri kendu zitzaizkion.[3]
Literatura ikasketak egin zituen Cambridgeko eta Oxfordeko unibertsitateetan. Geroago, Historiako lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. Irakasle izan zen urteetan Donostiako La Salle ikastetxean, eta lan handia egin zuen glotodidaktikaren arloan.
Literatura sari asko irabazi zuen: Felipe Arrese Beitia (1984), Irun Hiria (1985, 1986 eta 1999), Lizardi (1985 eta 1987), Azkue (1987), Kritikaren Saria (1988 eta 1997), Julene Azpeitia (1990), Jon Mirande (1991 eta 1995), Agustin Zubikarai (1998 eta 1999), besteak beste. Poesia landu zuen batez ere: Beldur naiz (1985); Aiodi herriko kantak (1986); Armaggedon (1986); Gernika (1987); Keiko eta beste udazkenak (1988); Komediaren Jainkoa (1993); Zauriaren salmoak (1997); Udazkenerako hamar kanta (1999).
Euskal Herriko Unibertsitateak Ezkiagaren obraren antologia bat argitaratu zuen 1994an, Haize hurbila izenburupean. Bestalde, hiru eleberri ere idatzi zituen: Charles Moulay (1990), Bi zisneen hegada (1992) eta Zure haragi bereko (1996). 2005ean, Pedro Berrondok 1976an egindako On Kixote Mantxakoaren euskarazko itzulpenetik antologia bat prestatu eta euskara batura ekarri zuen Ezkiagak.
2000. urtean Hatsaren Poesia olerki-liburuan lau olerki daude. Era berean, poesiaz definizio bat eskatuta, hauxe idatzi zuen: Poesia sinboloa da, itzala, tximista, ahots isila, paradoxaren erritmoa, ezerezaren taupadaren bipolaritatea; erbesteratze kanta eta itzulerarako oihua.[4] 2018an Patxi Ezkiaga hil ondoren, Hatsaren Poesia olerki-bilduman parte hartzen duen Imanol Irigoienek "Patxi Ezkiagari, in memoriam" testua argitaratu zuen Auxtin Zamoraren blogean[5], oroitzapen gisa: "Frai Francis Linden, Peregrinus".
Patxi Ezkiaga hil eta sei urtera, 2024ko maiatzaren 31n, Marisol Zamorak salatu zuen bera umea zela Ezkiagak sexu abusuak egin zizkiola. Eliza katolikoaren pederastia kasuez Espainiako El País egunkariak landutako bosgarren txostenaren barruan jaso zen salaketa.[6] Egun batzuk geroago, Berria egunkarian berretsi ziren salaketak.[7] Lehen salaketak argitara atera eta aste batzuetara, 24 emakume gehiagok berretsi zituzten Patxi Ezkiagaren aurkako pederastia salaketak, 1990eko hamarkadan zehar ustez gertatutakoak.[8] Gainera, ikastetxeak ba omen zuen Ezkiagaren abusu sistematikoen berri.[9]
Ondorioz, Legorretako Udalak erabaki zuen 2024ko ekainaren 7an, aho batez, Ezkiagari emandako ohorezko izendapena baliogabetzea, herrian duen eskultura oroigarria erretiratzea eta herriko kultura etxeari haren izena kentzea.[10] Euskal Idazleen Elkarteak 2024ko ekainaren 26an ohar baten bidez jakinarazi zuen Patxi Ezkiaga elkartearen webguneko Gugan beude ataletik.[11] Elkarteak adierazi zuen «modu sistematikoan eta inpunitate osoz sexu abusuak egindako pertsona batek» ez zuela merezi «ohorezko lekurik» euskal idazleen artean.[12] La Salle anaidiak gertaerok gaitzetsi eta barkamena eskatu zuen, ikerketa bat hasiko zuela ere adieraziz, askotariko ñabardurekin.[13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.