From Wikipedia, the free encyclopedia
«Hatsa Elkartea» 1989. urtean sortu zen. Hastapenean bere helburua honako hau izan zen: «Poesiaren munduan, adierazpen artistikoaren bitartez norberak bere buruaren ezagutzea.»
Arte ederren eta olerki-idatzien erakusketak bultzatu nahian "Lorearen Poesia" lematzat hartuz, prentsan, nahi zuten artista guziei parte hartzea eskatu ondoren lehen ekitaldia egin zen:
Hor 40 bat olerkarik aurkeztu zuten HATSAren POESIA 1999 deitu olerki-bilduma eta bazkari bat elkarrekin egin. Hor ziren olerkariek bat bederak irakurri zuen olerki bat eta harreman pertsonal asko sortu ziren.
Geroztik eta gaur arte segidan[3], Hatsa Elkartearentzat, apirilaren lehen igandea, ohitura bat bezala bihurtu da Poesiaren besta ospatuz bai olerki bilduma bat ahal bezainbat olerkarien idatzi batzuk aurkeztuz. 2006an[4], 98 olerki-idazleek parte hartu dute bat bederazka eta 200 bat haur eta gaztetxoek taldeka.
2002 urtean[5] sail berri bat hasi zen Oñatin, Ikastetxeetako gaztetxoen baitan, olerkigintza bultzatu nahian, eta geroztik urtero olerki ikasle gaztetxoen liburu bat agertu da. Urtero ikastetxeen parte hartzaileen zerrenda handituz joan da: Oñatiko “Elkar Hezi”, Tolosako “Laskorain”, “Orixe” eta “Hirukide”, Iruñeko “Biurdana” eta “Jaso”, Baionako “Bernat Etxepare”.[6]
2003 urtean, buruilean, Maiatz elkartearekin batera, Hatsa elkarteak “Poesia abartxoetan” [7]ekitaldi poetikoa bultzatu zuen hor parte hartu zuten: Daniela Albizu, Piarres Aintziart, Eneritz Abruza eta Zirrara taldea, Mikel Asurmendi, Gerardo Markuleta, Maripi Solbes, Gabriel Korta Rekarte, Iñaki Bastarrika “Paku” gitarristarekin, Auxtin Zamora, Luzien Etxezaharreta, Pantxix Bidart, Koldo Ameztoi, Mikelazulokoen “Eskubiko pareta” errezitaldia (Javi Barandiaran, Urtzi Urkizu, Asier Sarasola, Idoia Beratarbide eta Oier Guillan).
2005 urtean “Maite ditugun olerkariak” sail berri bat [8]hasi zuen Hatsa elkarteak, urtean zehar –hilabeteko azken larunbatetan– olerkari bat gomitatuz. Horretarako, oinezko ibilalditxo bat eta bazkari bat egin ondoren, ekitaldi poetiko bat edo bere olerkien aurkezpen bat eskatzen zen. Gonbidapen honi erantzun dioten batzuk honako hauek dira: Agurtzane Anduetza, Joseba Aukenerena, Iñaki Bastarrika, Paxkal Bourgoin Gilles Rivièrekin, EuskAlema Taldeko kideak, Juan Manuel Galarraga Mikel Ibargurenekin, Josu eta Jon Galdos, Koldo Goitia, Itziar Gomez, Oier Guillan eta Idoia Beratarbide, Idazleen Eskolako kideak, Josu Jimenez Maia eta Maite Ramos, Peio Jorajuria, Ainara Maia Urroz[9], Juan Ramon Makuso eta Iňaki Alberro, Mikelazuloko antzerkilariak, Juankar Lopez Mugartza eta Alvaro Mundiñano Andres Garmendiarekin, Belen Oronoz, Andoni Salamero, Juanma Sarasola, Xabier Soubelet, Maite Toledo Jone Telleriarekin, Urtzi Urkizu Urko Menaiarekin, Carmen Valois, Edu Zelaieta eta Beñardo Goietxe, Josemari Zendoia, Zigor, Koldo Zubeldia eta Maddi Zubeldia.
2008 urtea geroztik, Hatsaren Poesiaren egunaren bestak, Senpereko Oxtikenian iragaiten zirenak, Amotz-Larraldean egituratzen ditu, baita "Hats-Arte" [10]eta ''Ostopeko artea'' [11]ren erakusketak, eta beste olerki-ekitaldi eta ekintza kulturalak ere. Hatsa elkarteak bere bildumetan parte hartu duten idazleen pasarte batzuekin sortzen du, urtero, bideo poetiko bat:
2011. urteaz geroztik Hatsa elkarteak bultzatu du ekimen berezi bat ere Interneten bitartez, deitua 'Olerkarien eguna[22]'. Olerkiak, nonahi, publikoki euskaraz irakurtzeko prest dagoen edonork har dezake parte. Helburua da, Euskal Herrian, edo, edozein tokitan ere, ahalik eta leku gehienetan, errezitaldiak egitea, Apiriletik Uztaila artean. Izan olerki idazle edo olerkizale, norberak aukera dezake: gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat edo bere etxeko gela bat … hots, nahi duen gune bat, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, maite dituen euskarazko olerki edo testu poetiko zonbaiten aurkezteko. Eta, hori, nahi duen modura: irakurriz, abestuz, antzeztuz eta abar.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.