Papardo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Papardo

Papardoa (Brama brama; Bonnaterre, 1788) itsasoko arraina da[Euskal Herriko Arrainen Gida 1].

Thumb
Brama brama, Pasaiako lonjan ateratako argazkitik editatua (E. Bachiller, 2022; www.arrainak.eus)]
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Itxi

Euskal izendegia

Papardoa izendatzeko modu ezberdinak daude Euskal Herriko herri ezberdinetan[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]:

Informazio gehiago Izena, Erabilera-eremua (udalerria) ...
Izena Erabilera-eremua (udalerria)
palometa[ArgitaratuGabe 1] Donostia, Pasaia
palomita
papardo baltz[ArgitaratuGabe 2] Armintza, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Lekeitio, Ondarroa
papardo beltz[1][2]
saputa[2]
Itxi

Ezaugarriak

Ezaugarri fisikoak

Kantauri itsasoan, papardo helduek normalean 30-50 zm inguru neurtzen dute[3][4] (nahiz eta 5 kg-tik gorako indibiduoak ere inoiz hartu izan diren[4]), Mediterraneo eta Iberiar penintsularen hegoaldean hartzen direnek 15 zm nekez gainditzen dituztelarik[3]. Papardoak gorputz zabala du, eta zapal xamarra. Aho handia du. Aleta pektoralak ongi garatuak ditu, aleta dortsalaren amaiera baino atzerago heltzen direnak; haien formak usoen hegalen formaren antza dutenagatik hartzen du bere izenetako bat (palometa). Gorputz osoak kolore gris iluna du, aleta kaudalaren ertzak beltzak direlarik[5].

Nutrizio-ezaugarriak

Papardoak balio nutrizional handia dauka, eta duen gantz kantitate altuagatik (zati jangarriaren %5), arrain urdina da. Haragia oso kalitate handikoa da, trinkoa eta iluna, behin sukaldatzerakoan argitu egiten dena, oilaskoaren texturara hurbilduz. Omega-3 eta proteina kantitateari dagokionez beste arrain askoren gainetik kokatzen da. Mineralei dagokienez, aipatzekoak dira bere haragiak dituen selenio, fosforo, potasio eta iodo kantitateak[3]. Bitaminei erreparatuz gero, ano bakar batek populazioarentzat gomendatutako eguneko B12 bitamina kopuruaren seikoitza suposatzen du (arraultzek eta bestelako haragiek eskaintzen dutena baino gehiago), niazina kopuruaren %60 baino gehiago, eta %100etik gora D bitaminei dagokienez.

Kontsumo-garaia

Papardoa urte osoan zehar arrantzatzen da, baina harrapaketa handiak ez dira hain ohikoak. Izan ere, artisau-arrantzaleak dira espezie hau porturatu ohi dutenak. Haien errute-garaia udazkenean izaten da, eta sasoi horretan sakonera txikiagoetan pilatzen diren heinean, harrapaketak handitzen dira[Euskal Herriko Arrainen Gida 1][ArgitaratuGabe 1].

Ekologia

Papardoa arrain ozeanikoa da, sakonera handiko ur epeletan (12 - 24ºC) bizi ohi dena, 800 m arteko uretan egon daitekelarik[3]. Mundu osoko ozeanotan aurkitu daiteke, hala nola Indikoan, hegoaldeko Ozeano Barean, Atlantikoan (Madeira, Iberiar penintsula, Europako kostalde osoa, Norvegiaraino) eta Mediterraneoan[3][4]. Arrain migratzailea da, eta kostara hurbiltzen denean arrantzatu ohi da[3]. Ikerketa gutxi dagoen arren, papardoen familiako beste espezieetan haien elikaduraren oinarria zooplankton handia (hala nola anfipodoak, krilla) dela ikusi da[6].

Papardoaren arrantza Euskal Herrian

Papardoa urte osoan zehar arrantzatu daiteken arren[Euskal Herriko Arrainen Gida 1], udazkenean izaten da ohikoagoa. Bizkaiko Golkoan ez du kudeaketa erregulaziorik gaur egun.

Eguneko arrainaz ari bagara, artisau-arrantzaleek hondoko tretza erabiltzen dute papardoa arrantzatzeko[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]. Hala ere, arraindegietan ohiko arraina izanik, papardo asko arraste-arrantzarekin harrapatutakoa izaten da.

Bitxikeriak

Papardoaren haragia sukaldatzerakoan, oilaskoaren haragiaren textura eta kolore antzekoak lortzen direlako oso preziatua den arraina da gastronomian. Askorentzat hain ezaguna ez bada ere, arraindegietan sarri aurkitu daiteke[Euskal Herriko Arrainen Gida 1].

Oso arrain preziatua da laket-ontzietatik burutzen den laket-arrantzan[7].

"Papardo", Mutrikuko azken artisau-arrantzalearen ezizena ere bada, "Elenita Berria" itsasontziko armadore eta arrantzalearena. 2021ean zendu zen bere aita arrantzalea ere[8] ezizen berarekin zen ezaguna herrian[Euskal Herriko Arrainen Gida 1].

Erreferentziak

Euskal Herriko Arrainen Gida

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.