Paleodictyon

From Wikipedia, the free encyclopedia

Paleodictyon

Paleodictyon iknofosil bat da, ezezaguna den animalia batek utzia[1]. Kanbriarrean agertu ziren lehen aldiz, eta gaur egun ere ozeanoko guneetan aurki daitezke[2][3]. Lehen aldiz Guiseppe Meneghinik deskribatu zituen 1850ean. Euskal Herrian, Zumaia inguruko flyschetan aurkitu dira[4].

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Paleodictyon
Kanbriar-gaur egun

Thumb
Sailkapen zientifikoa
Ichnogenus (en) Paleodictyon
Meneghini, 1850
Itxi

Deskribapena

Paleodictyon tunel txikiak izaten dira, hexagono formarekin, askotan erlauntza baten antza duten poligono sareekin. Sare irregular zein erregularrak ezagutzen dira estratigrafian, baina erlauntza itxura duten Paleodictyon carpathecum eta Paleodictyon nodosum dira gehien ikertu direnak.

Sarearen egitura bakoitzak milimetro-zentimetro arteko tartea izaten dute, eta sare oso batek metro karratu bat har dezake. Erpinak normalki zilindrikoak edo elipsoideak izaten dira zehar-ebakian, eta forma batzuek hodi bertikalak dituzte sedimentua eta uraren arteko lotura eginez. Dolf Seilacherrek proposatu zuen 1977an izan zitekeela janaria lortzeko tranpa moduko bat, edo abeltzaintza egiteko modu bat[5]. Xenophyophora protisten marka ere izan daitekeela proposatu da[6].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.