From Wikipedia, the free encyclopedia
Palaeophragmodictya Ediacararra garaian bizi izan zen belakien genero bat da[1]. Duela 635 eta 542 milioi urte artean bizi izan zen[2].
Palaeophragmodictya | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Porifera |
Klasea | Hexactinellida |
Ordena | Reticulosa |
Generoa | Palaeophragmodictya [[|]] |
Bi espezie aurkitu dira, lehenengoa 1996 urtean Australiako Ediacara aztarnategian. Palaeophragmodictya reticulata izena eman zioten (Gehling & Rigby)[3]. 2007 urtean bigarren espezie bat aurkitu zuten Errusian, Itsaso Zuriaren ertzean, Palaeophragmodictya spinosa (Serezhnikova)[4].
Kupula itxurako animalia bat zen, 7-68 mm-ko diametroa zuena. Saku itxurako egitura erradialez osaturik zegoen eta ale batzuetan kupularen erditik zurtoin bat ateratzen da. Poltsaren ertzetik izpi itxurako harizpiak ateratzen dira[4]. Fosil batzuetan agertzen diren egiturek espikula itxura dute[1].
10 zentimetrotako altuera hartu zezakeenez uretan suspentsioan zeuden partikuletaz elikatzen zen[1].
Hasieratik belakien taldean sartu izan da, Hexactinellida klasean, Kanbriarraurreko deskribaturiko lehen belakia izanik. Hala ere animalia zelomatuen ezaugarriak ikusi izan zaizkio, simetria bilaterala[5] adibidez, eta horregatik zelentereoa izan daitekeela proposatu izan da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.