Pterigotoen subklaseko zenbait intsektuz esaten da. Aho-aparatu mastekatzailea, organo kirrinkaria eta, sarritan, jauzi egiteko moldatutako atzeko hanka luze eta sendoak dituzte. From Wikipedia, the free encyclopedia
Orthoptera (grezieratik, orthos, zuzen eta pteros, hegoa) intsektu Pterygota ordena bat da, aho murtxikatzailearekin. Hegoak dituztenean lehenengo parea koriazeoa da eta atzeko hegoak estaltzen ditu intsektua pausatua dagoenean. Hirugarren hanka parea normalki indartsua eta arantzatsua da eta salto egiteko prestaturik egoten da.
Orthoptera | |
---|---|
Karbonifero–egun 359 Ma-0 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Orthoptera Latreille, 1793
|
Azpibanaketa | |
Ensifera subordena
Caelifera subordena
|
19.000 espezie ezagutzen dira, gehiengoa tropikalak, baina mundu osoan zehar badira. Gehienetan belarjaleak dira, eta batzuk laboreentzako izurriak izan daitezke, baina intsektujaleak ere daude[1]. Ordena honetakoak dira matxinsaltoak, kilkerrak, luhartzak eta otiak.
Askotan entzumen eta soinua egiteko aparatuak dituzte. Entzumen organoak edo tinpanikoak tibiatan agertzen dira edo bestela abdomeneko lehenengo segmentuan. Soinua sortzen duten organoak hanketan egon daitezke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.