trikitilaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Norberto Oiarbide Mujika (Idiazabal, Gipuzkoa, 1922ko urriaren 18a - Ib. 1995eko abenduaren 27a) trikitilaria izan zen.
Norberto Oiarbide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Idiazabal, 1922ko urriaren 18a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Idiazabal, 1995eko abenduaren 27a (73 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | trikitilaria eta saltzaile ibiltaria |
Idiazabalgo Benta Txiki izeneko bentan jaio zen. Benta hartan, dendari eta tabernari lan egin zuen. Saltzaile ibiltari ere bili zen, txatarra, erroskillak, ardi-larruak, trapuak eta kutxak saltzen.
Txikitatik zetorkion trikitirako zaletasuna. Etxean, aitak eta anaia zaharrenak ere jotzen zuten. 14 urterekin hasi zen ikasten, hasieran zurezko soinu zahar batekin eta ondoren Guerrini markako soinuarekin.[1]
16 urterekin hasi zen ospakizunetan trikitia jotzen;[2] gerrate garaian anaia soldadu joan zenean, haren ordez hasi zen. Batez ere ezkontzetan jotzen zuen soinua.
Jaietan[3] eta plazetan ere jo izan zuen. Berak soinua jo eta beste bi lagunek dirua jasotzen zuten.
Nolanahi, Benta Txikin noiznahi soinua atera, eta bertan dantzaldiak antolatzen zirelako egin zen ezagun Oiarbide. Juanita Oiarbide arrebak ere laguntzen zion panderoa joz.
Pieza zaharrak zituen batez ere gustuko, eta haiek jotzen zituen.[4]
Gaztetan Arantzazura bizikletan joan zen egun batean, euria hasi eta soinua estaltzeko ezer ez zuenez, Zegamatik Idiazabalaino soinua joaz joan zen bizikletan, manilarra ukitu gabe.
1989an omendua izan zen Ordizian, Fernando Goenagarekin eta Paulo Urretabizkaiarekin batera.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.