Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Naomi Kawase (japonieraz: 河瀨直美 Kawase Naomi , Nara 1969) film zuzendari japoniarra da. Naomi Sento (japonieraz: 仙頭直美 Sentō Naomi ) bezala ere ezaguna da, senarraren abizenagatik.
Naomi Kawase | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nara, 1969ko maiatzaren 30a (55 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Takenori Sentō (1997ko urria - 2000ko martxoa) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea, zinema ekoizlea, argazki-zuzendaria eta aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
kawasenaomi.com | |
|
Bere lan asko dokumentalak izan ziren hastapenetan, baina fikzioa lantzen joan da, eta 21. mendeko japoniar zinema independentearen ikurretako bat da, bereziki Cannesko lehen agerpenetik aurrera (1997). 2015ean zikloa egin zen Donostiako Zinemaldian 21. mendeko zine japoniar independenteaz, eta Kawase izan zen nabarmendutako egileetako bat[1].
Bere filmografia zabalean (30 film) erakutsi duenez, joeretatik urrundu den eta estilo zinematografiko guztiz pertsonal baten oinarriak finkatu dituen zinemagilea da. Estilo horri jarraiki, norberaren esperientzien errealitateari jarraitzen dio hurbil-hurbiletik, eta eguneroko keinu txikien naturaltasunean gordetzen den esanahi sakona edo poesia helarazten du[2].
Naomi Kawaserentzat, bizitza eta zinema elkarri lotuta daude. Haren unibertso intimoaren eta obraren arteko sinbiosia hain handia da, zaila da zehaztea non amaitzen den norberaren bizipena eta non hasten den artea, non amaitzen den dokumentu sentimentala eta non hasten den fikzioa. «Gauzak zinemaren bitartez baino ezin ditut adierazi», esan izan du[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.