mangaka japoniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Nanae Sasaya (japonieraz: ささや ななえ Sasaya Nanae ) , Nanaeko Sasaya (japonieraz: ささや ななえこ Sasaya Nanaeko ) izengoitiaz ere ezaguna, (Ashibetsu, 1950eko urtarrilaren 31 – 2024ko ekainaren 8a) japoniar mangaka izan zen, Year 24 Group taldeko kidea.
Nanae Sasaya | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ashibetsu (en) , 1950eko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | 2024ko ekainaren 8a (74 urte) |
Heriotza modua | : lung small cell carcinoma (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | mangaka |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Year 24 Group (en) |
1950eko urtarrilaren 31n jaio zen Sorachi suprefeturako Ashibetsu hirian, eta familiako lau seme-alabetatik gazteena zen. Aitak seme-alabak irakasle izatea nahi zuen arren, Sasayak mangaka karrera egitea erabaki zuen[1]. 20 urte zituela, Ribon manga aldizkarian hasi zen lanean, non beldurrezko istorioengatik ezaguna egin zen[2]. Year 24 Group-en sartu zen, 1970eko hamarkadan sortutako emakumezko komikigile taldean[2].
1990ean, Sasayak Excellence saria irabazi zuen Okamehachimoku (おかめはちもく) manga sail autobiografikoagatik[3][4]. 1994an, Atsuko Shiina kazetariaren Oya ni Naruhodo Muzukashii Koto wa Nai (親になるほど難しいことはない) haurren tratu txarrei buruzko liburua irakurri zuen eta komikietarako egokitu zuen Kōritsuita Me (凍りついた瞳) izenburuarekin. 1996an You manga aldizkariak komiki hori serializatu zuen, eta 2000ko maiatzaren 24an haurren tratu txarraren aurkako lege berrien onarpenean eragin omen zuen[1]. 2004an Avon Educational Award saria irabazi zuen[4].
1996an Nanaeko Sasaya izengoitia erabiltzen hasi zen[2]. 2017an Kyotoko Seika Unibertsitateko manga fakultatean irakatsi zuen[5].
Birikako minbiziaren ondorioz hil zen 2024ko ekainaren 8an, 74 urte zituela[6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.