From Wikipedia, the free encyclopedia
Mycena zephirus Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Mycena zephirus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Mycenaceae |
Generoa | Mycena |
Espeziea | Mycena zephirus P.Kumm., 1871 |
Basionimoa | Agaricus zephirus |
Sinonimoa: Agaricus zephirus
Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, kanpai itxurako-ganbila, gero zabaldua, kamutsa, ertz ildaskatu zimurtsua erdiraino, zurbil zikin kolorekoa, arrosa-arrexka erdian.
Orriak: Mehetuaz, itsatsiak, luze linealak, zabal, zaintsu samarrak, zurixkak, lehoi kolorez zikinduak.
Hanka: 3 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,5 cm bitarteko lodierarekin. Ezkatatsua, ildaskatu samarra, kapelaren kolorekoa edo arre-herdoil kolorekoa purpuraz lausotua. Oinarria iletsu-hirtsutua, zuria. Tutu itxurakoa.
Haragia: Oso hauskorra.[2]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du. Zephirus epitetoa berriz grekotik dator, udaberriko haizea, esan nahi duen "zephyros" hitzetik. Seguru asko fantasia izena.
Ez du sukalderako balio.[3]
Kapela zuriaren gainean arrosa koloreko titi bat duelako nahiko ongi ezagutzen da.
Udan. Koniferoen baso goroldiotsuetan,
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.