Mycena aetites Mycenaceae familiako onddo espezie bat da,[1] Haragi urria eta kalitate kaskarrekoa.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Basionimoa ...
Mycena aetites
Thumb
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena aetites
Quél., 1872
BasionimoaAgaricus aetites
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Itxi

Sinonimoak: Agaricus aetites, Agaricus consimilis, Agaricus umbelliferus, Mycena cinerea, Mycena consimilis, Mycena umbelifera.

Deskribapena

Kapela: Txikia, 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, goi lodiko koniko-kanpai itxurakotik laura. Azal glabroa, ildaskatua, higrofanoa ez, arre ilun koloretik gris-arre kolorera doana eta erdia ilunagoa, ertz zurixka.

Orriak: Adnatuak, estu ez, sabeldunak, lamelulekin, gris-arre kolorekoak ertz zuriarekin.

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, leuna, glabroa, okerra, oinarrian luzanga, baina ez sustrai antzekoarekin, pruinaduna (ezko-itxurakoa) goian.

Haragia: Zurixka, oinean grisa, lodiagoa erdian. Errefauaren usain eta zaporearekin. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du.

Jangarritasuna

Kalitate txikiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

Mycena chlorinella delakoarekin nahas daiteke, honek usain nitrosoa du (ez errefauarena). Baita Mycena abramsii espeziearekin ere, hau udaberrian hostozabalen egurretan ateratzen da.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean. Ezohiko espeziea. Eremu belartsuetan, gramineo belardietan, bide bazterretan, basoetan.[5]

Banaketa eremua

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Txile, Groenlandia, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Iran, Txina, Taiwan, Australia.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.