From Wikipedia, the free encyclopedia
Mutarrif ibn Musa ibn Fortun ibn Qasi (arabieraz: مطرف بن موسى بن فرتون بن قاسي بن فرتون; ? – Iruñea, 799) Iruñeko azken vali musulmana zen (789?-799).
Mutarrif ibn Musa | |||
---|---|---|---|
789 - 799 ← Semeno Indartsua - Belasko Baskoia → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zaragoza, VIII. mendea | ||
Heriotza | Iruñea, 799 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Musa ibn Fortun | ||
Ama | ezezaguna | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | banukasitar | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Vali (Islam)a |
Mutarrif ibn Musa edo Mutarrif ibn Muza[1] Banu Qasi muladi leinukoa zen: aita Musa I.a zuen (aita Furtun, Cassius kondearen lehen semea islamera bilakatu baino lehenago jaioa, eta ama Aixa, Roderiko azken errege bisigodoaren eta Musa ibn Nusair Hispaniako konkistatzaile eta Mahomaren zuzeneko oinordekoaren iloba zituena)[2]. Itxuraz, 789an bihurtu zen Iruñeko vali, Musa I.ak Hixam I.a Kordobako emirrari lagundu zionean.
799an, Karlomagno frankoen erregeak matxinada kristaua antolatu zuen musulmanen aurka. Altxamendu horretan Mutarrif valia hil zen eta hiriaren kontrola Belaskotarren eskuetan erori zen.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.