liburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Moroak gara behelaino artean? Joseba Sarrionandia idazle bizkaitarrak idatzitako saiakera liburua da, 2010an Pamielak argitaratua. 2011an (ISBN: 978-84-76816561), polemikaren zurrunbiloan, Euskadi Saria jaso zuen.
Moroak gara behelaino artean? | |
---|---|
Fitxategi:Moroak gara behelaino artean? (P).jpg Azala: Gerlari arrifia | |
Datuak | |
Idazlea | Joseba Sarrionandia (2010) |
Argitaratze-data | 2010 |
Generoa | Saiakera |
Jatorrizko izenburua | Moroak gara behelaino artean? |
Hizkuntza | Euskara |
Argitaletxea | Pamiela |
Herrialdea | Euskal Herria |
Bilduma | Saio eta Testigantza 110 |
Orrialdeak | 709 |
ISBN | 978-84-7681-656-1 |
Sariak | Euskadi Literatura Saria 2011, euskarazko saiakera sailean |
Ziur aski Sarrionaindiak argitaratutako saiakera garatuena, ikerketa sakon baten ondorioz. Liburuaren tamainak argi eta garbi erakusten du hau: 709 orrialde, 33 kapitulu eta 1387 ohar ditu. Lan benetan erraldoia dokumentazioan zein iritzi inguruan. Hori ikusita ez da harritzekoa hasieran egileak liburu hori idazteko "sei edo zazpi urteko zeregina" izan dela aipatzen duenean.[1]
Liburuaren izenburua Sarrionaindiak 1909an Migel Unamunokoak idatzitako poema arraro batetik hartu du[2]. Bertan, "euskaldunak eta arrifiak konparatzen ditu, euskaldunak moro desterrutzat aurkeztuz":[3]
Eta hori izango liburu osoaren leitmotiv bat, amazigera eta euskararen arteko loturak, antzekotasunak, desberdintasunak...
Edukieraren ikuspuntutik, oso liburu konplexua da. Sarrionandiaren hitzetan, "botereari eta giza askatasun debekatuari buruzko erreflexioa da liburua hasieratik amaierara lotzen duen haria".[4] Hausnarketa hori amazig eta euskaldun herriekin lotzen da zuzenean.
Liburua bi bloke handietan antolatuta dago: batetik, testu jarraian; bestetik, ohar korpus aberatsa. Biak ala biak lotuta badaude ere, baita irakurtzeko bide desberdinen moduan uler daitezke halaber. Zentzu horretan, oharrak interesgarriak dira eta, sarritan, ezusteko bideetatik abiatzen dira.
Testu jarraian, bestetik, kapituluek atala izena daramate, modu batez erakusten duten sakontasuna adieraziz. Atal bakoitza berezko saiakera gisan uler daiteke, gai zehatz baten inguruan eraikita. 33 kapitulu horiek bi gai dituzte ardatz:
Orobat, testuarekin batera datozen argazkiak aipatzekoak dira: batzuk oso gordinak dira.
Egileak amazigen eta euskaldunen arteko lehenengo lotura abade frantziskotar horren bitartez egiten du. Abate hori amazigeraren ikerle goiztiarra izan zen eta hizkuntza horren gramatika 1905ean argitaratu zuen. Gramatika hori urte askotako lanaren ondorioa izan zen, hizkuntza bertatik bertara ezagutuz. Gramatika hori paratzeko, lehendabizi gaztelaniaren alfabetoaren moldaketa egin zuen, amazigeraren ortografia sortzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.