From Wikipedia, the free encyclopedia
Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Eliza (ingelesez: The Church of Jesus Christ of Latter-day Saints, laburturik LDS Church), Mormoien Eliza izenez ezagunagoa, 1830ean New Yorken Joseph Smithek sortutako erlijio kongregazio kristaua da. Haren jarraitzaileek Jesu Kristoren ikasbideari jarraitzen diote, baina ez dute beren burua sartzen kristautasunaren hiru adarren barruan (katolikoak, ortodoxoak eta protestanteak). Hasiera batean gutxiespenezko izena bazen ere, gaur egun euren erlijioari mormonismo deitzen zaio oro har. Elizak kongregazioak ditu mundu osoan, eta egoitza nagusia Ameriketako Estatu Batuetako Utah estatuko Salt Lake City hirian dago.
Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Eliza | |
---|---|
Mota | Kristaua |
Burua | Russell M. Nelson |
Sortzailea | Joseph Smith |
Liburu sakratuak | Biblia eta Mormoien Liburua |
Jarraitzaileak | 13.824.854 |
Kongregazioak | 28.424 |
Egoitza | Salt Lake City, Utah, AEB |
Webgunea | www.lds.org |
Eliza horretako jarraitzaileei mormoi deitzen zaie.
1830ean, Palmyra herrian, New York hiritik 80 bat kilometro iparraldera, 14 urteko nerabe bat bizi zen, Joseph Smith izenekoa. Haren hitzetan, Bibliako pasarte bat irakurri ostean,
« | Eta zuetako edonork jakituria falta badu, eska diezaiola Jainkoari, edonori emango baitio oparotasunez eta gaitzespenik gabe. Baina eska diezaiola fedez, dudatu gabe; dudatzen duena itsasoko olatua bezala baita, haizearen eramaten du eta aldetik alde botatzen du (Done Jakue 1:5-6) | » |
eta gogoeta sakona egin ostean, Aita Santuaren eta Jesu Kristoren ikuskari bat izan zuen. Berak honela deskribatu zuen gertatutakoa:
« | Eguzkia baino dizdiratsuagoa zen argi zutabe bat ikusi nuen nire buruaren gainean. Argi hau zerutik jaitsi zen, nigana ailegatu artean, eta airean nire gainean, bi pertsonaia ikusi nituen. Batek hitz egin zidan, nire izenez hots-eginez, eta bere kidea seinalatuz, esan zidan: “Hau nire seme maitea da: Entzun ezazu![1] | » |
Lehen ikuskari horri mormoiek Lehen Ikuskaria deitzen diote, eta Smithi esan zion ordu artean zeuden eliza bakar bat bera ere ez zela guztiz kristaua. Guztiek trukatu zituzten Jesusen ikaskizunak eta haren eginbeharra benetako Kristoren Eliza sortzea izango zela jakinarazi zion.
Handik urte batzuetara, 1823ko irailaren 21ean, Smithek beste ikusketa bat izan zuen: aingeru batek, Palmyratik oso gertu zegoen amildegi batean, eskuizkribu sakratuak lurperatuta zeudela esan zion, urrezko plantxan idatzita. Haren edukiak Ameriketako prehistoriaz datu esanguratsuak zituen. Smith abiada bizian joan zen idatzi haiek aurkitzekotan, pala batez lagundurik. Aurkitu zituen bai, baina ezin zuen ezertxo ere ulertu, hizkuntza ulergaitz batean idatzirik baitzeuden. Gaur hartan bertan, aingeru batek bularreko magiko bat eman zion, Umim deritzona. Horren bidez, testuaren esanahia ulertu ahal izan zuen eta ingelesera itzuli.
Jainkoak bere semea Jesu Kristo bidali du lurrera, gizakiaren bekatuak ordaintzeko. Hortaz gain, mormoien iritziz, Jesusek antolatu zuen Eliza, apostolei deituz, eta hauek bere izenean ekin zezaten utziz. Baina, apostoluak jarraituak eta hilak izan zirenez, Elizak bere egia galdu zuen, eta horregatik gaur egun exisistitzen dira horrenbeste eliza. Horregatik, beraien galderetako bat, gaur egun profetak eta apostoluak dauden da, eta erantzun zabalduena hau da: Jainkoak lehen bezain beste maite du gizakia, beraz, eliza berri bat antolatu nahiko du, eta horretarako profetak eta apostoluak bidaliko ditu.
Talde horiek indar handia hartzen joan ziren eta gaur egun, mundu osoan jarraitzaile asko dituzte. Elizak gararazi ditu. Adibidez, Euskal Herrian, mormoiek eta Jehovaren Lekukoek kide ugari dituzte: milaka batzuk euretako bakoitzak, gehixeago Jehovazaleek. Horiek 1830ean sortu ziren “Azken Egunetako Santuen Eliza” izenez eta Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldera joanda basamortuan Salt Lake City hiria eraiki zuten.
Mormoiak, gaur egun, hamaika milioi inguru dira eta kontinente guztietan sakabanatuta daude. Eliza metodistatik sortutako Salbazio-armada 80 herri baino gehiagotan dago. Gizarteko izurriteen kontra eta pobreei laguntzen saiatzen dira. Sektena forma berria den arren, ugaltzeko joera dute eta gero eta kide gehiago dituzte. Gaur egun, munduan 10.000 baino erlijio-talde gehiago dago eta duela ehun urte 2.000 besterik ez ziren. Hazkunde ikusgarri horrek erlijio tradizionaletan kezkak leuntzeko laguntzarik aurkitzen ez dutenen ondoeza adierazten du.
Jesus Hidalgo mormoiak ematen du bere elizaren zenbait ezaugarriren berri: Joseph Smith profetak sortu zuen, XIX. mendean. Hainbat elizatan bila ibili eta gero, Jaungoikoa agertu zitzaion, eta ez bilatzeko gehiago esan zion, eliza guztiak oker zebiltzala". Smithi eman zitzaion, orduan, benetako eliza sortzeko agindua: Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Eliza (mormoiak, lagunartean). Izan ere, Bibliaz gain, Mormoien liburuari jarraitzen diogu. Bibliari baino dezente jaramon handiagoa eginez, kristau gehienek leporatzen dietenez. Batzuen ustez, AEBen neurrirako egindako erlijioa da mormoiena. Besteak beste, Jesusen itzulera AEBetan gertatuko dela iragarrita daukate. Jehovaren lekukoek bezala, bizimodu purua egiten saiatzen dira, erre gabe, alkoholik edan gabe. Gainera, debekatuta daukate kafea eta tea hartu. Jaunartzea, urez egiten dute (Jesusek esan ziolako Joseph Smithi), ardoaren kaltetan.
Talde biek gorputza guztiz urperatuz egiten dute bataioa, eta sekula ez jaio berriei, ume koxkorrei baizik.
Mormoien eliza antolaturik zegoela eta euren sorleku gisan Utah estatua bereganaturik zutelarik, alboko estatuetan barrena zabaltzen hasi zen, eta geroago lurralde osoan zehar. XX. mendearen erdialdean Latinoamerikan eta Europan zabaltzen hasi ziren, eta gaur egun, proseletismo aktibo izugarria egiten ari dira Afrika eta Asiako zenbait tokitan.
Gaur egun, sekulako eragina dute mormoiek ekonomia alorrean, eta baita politikan ere, Utahko estatuan. Bertan telebista kateak, irrati kateak, egunkariak, aldizkariak eta beste hainbat komunikabide euren menpean dituzte. Salt Lake City hirian hizkuntza eskola bat dago, eta bere eginbeharra, misiolari gazteak berenganatzea da, ondoren hamar hizkuntza desberdin hitz egiten dituzten tokitako pertsonak mormoi bihurtzeko.
Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Elizaren misioa, pertsonak Jesu Kristorengana etortzera gonbidatzea eta bere alboan perfekzionatzea da. Misio honek hiru fase ditu eta hauen bidez, kideak eta kide ez direnak bizitzan aurrerapausu handiak eskuratuko dituzte bai alor erreal eta baita espiritualean ere. Aldi berean, Elizaren ohitura eta tradizioen oinarria dira:
Eliza Mormoian Jainkoa Betiko Aita dela irakasten da; perfektua eta glorifikatua da, ahalmen guztiak ditu, bidezkoa da, errukitsua, eta dena maite du. Bere semeak izateagatik, gizakia maite du, eta haientzat onena nahi du.[2]
Jainkoa ezagutzerakoan zoriontasuna ekartzen du. Hau ezagutzeko esanekoa izan behar da. Obedientziaren bidez, onespenak jasoko ditu gizakiak, eta zorion handiagoa bere bizitzan.[3] Eliza Mormoiaren sinesmenen arabera, Jainkoak gizakiaren gorputz antzekoa du, nahiz eta hau perfektua eta glorifikatua den.[4]
Doktrina mormoiean ikasten denez, bizitzaren aurretik, Jainkoarekin bizi zen gizakia, aita-semea bezala. Hauengan duen maitasunarengatik, Salbazio plana prestatu zuen, bere semeei bera bezain zoriontsua izateko aukera emateko. Pertsona baten zoriontasun gorena Jainkoak berarekin betirako bizitzera gonbidatzen duenean da. Propositu horrekin egin zuen Jainkoak bere semea, beregan sinesten duen guztia salbatzeko. Obedientziaren bidez, Lehenengo Printzipioak betez, eta Ebanjelioko esanak betez bere bidea egiten has daiteke gizakia.[5].
Liburu sakratua da, Bibliarekin bat egiten duena, eta Mormoien Elizako jarraitzaileek Lurreko libururik egiazkoena dela diote. Beraien erjilioaren giltza da. Liburua Jainkoak antzinako Ameriketako biztanleekin izandako komunikazioaren istorioa da.[6] Liburuan Jesu Kristoren misioa ematen da aditzera, Biblian bezalaxe.[7]
Heriotzak banaketa esan nahi du. Bi heriotza mota daude:
Mormoien Elizaren arabera, heriotzaren ondoren dagoen bizitza, leku alai eta zoriontsu bat da eta bertan bakoitzak bere inguru maitatuarekin egoteko aukera du.
Apaizgoa da Jainkoak Elizako jarraitzaileei eman dien agintaritza, beraien Eliza zuzendu eta bedeinkatzeko. Mormoien ustetan, Apaizgoaren bitartez, Jainkoak Lurrean duen erresumako gai nagusiak zuzentzen ditu. Apaizgoa hainbat motatako kideek osatzen dute, bakoitzak bere ardurak dituelarik. Ardura berdinak dituzten kideek Quorum-a osatzen du: Quorumak mota hauetakoak dira: Diakonoak, Maisuak, Apaizak, Presbiteroak, Zaharragoak, Apaiz Gorenak, Hirurogeita hamar eta Apostoluak. Quorum bakoitzak bere presidentea du, honako antolaketarekin:
Jesu Kristo | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Agintari Nagusiak | ||||||||||||
Profetak, Iragarleak eta Errebelatzaileak | ||||||||||||
Lehen Presidentetza : Elizako Presidentea bi kontseilariek lagundua | ||||||||||||
Hamabi Apostoluen Quoruma : Hamabi Apostoluen Quorumeko presidentea, beste hamaika apostoluekin | ||||||||||||
Hirurogeita Hamarren Quoruma : Hirurogeita Hamarren Quorumeko Presidentea (zazpi presidenteek osatua) eta hainbat Quorum, non bakoitzak "Hirurogeita Hamar" izeneko kideak dituen | ||||||||||||
Hirurogeita Hamarren Lehen Quoruma | Hirurogeita Hamarren Bigarren Quoruma | |||||||||||
Elizako Apezpiku-Presidentea: Bi kontseilariek lagundua | ||||||||||||
Tokiko Agintariak | ||||||||||||
Hirurogeita Hamar-en hirugarren, laugarren, bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren Quorumak | ||||||||||||
Eremuko Presidentetzak : Hirurogeita Hamar-eko kideek osatzen dituzte, eta kasu berezietan, apostoluek |
Tenpluen Presidentetzak | Misioen Presidentetzak | ||||||||||
Auzoko Azpepikuak edo Presidenteak | Zaharren Quoruma | Apaiz Gorenen Quoruma | Patriarka o Ebanjelaria | |||||||||
Diakonoen Quoruma | Maisuen Quoruma | Apaizen Quoruma |
Mormoien presentzia munduan txikia da, batez ere Ameriketako Estatu Batuetan aurki ditzakegu. AEBetako biztanleriaren ia %2 mormoiak dira, 6.000.000 herritar inguru.[8][9] Atzetik Mexiko, Brasil eta Filipinak daude; 1.200.000, 1.100.000 eta 632.000 kiderekin hurrenez hurren.[9] Tongan biztanleriaren %45 mormoia da, mundu ehunekorik altuena.[8]
Europari dagokionez, kide gehienak Erresuma Batuan (186.000 kide), Espainian (44.000), Portugalen (38.000) eta Alemanian (37.000) daude.[8] [9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.