Karraspina arrunta, seta-erlauski edo tripa-ziza (Morchella esculenta edo Morchella vulgaris) karraspinen familiako onddo bat da. Munduan gehien ezagutzen den perretxikoetako bat da; Euskal Herrian, berriz, beste perretxiko batzuk ospe gehiago dute.[1]

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Datu orokorrak ...
Karraspina arrunta
Thumb
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaMorchellaceae
GeneroaMorchella
Espeziea Morchella esculenta
Fr.
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcommon morel (en) Itzuli
BasionimoaPhallus esculentus
Mikologia
 
himenio leuna
 
kono-formako txapela
 
gero arrautza-formakoa
 
ez dauka orririk
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Itxi

Deskribapena

Espezie honen perretxikoak belaki gris trinko baten itxura du hasieran, eta hazi ondoren, irtenune eta sakonune askoko gainazal irregularra duen belaki horixka baten eitea hartzen du. Txapel horren tamaina 2-7 zentimetrokoa da zabaleran eta 210 zentimetro luzeran.

Hanka luze zuria izan ohi du. Bere luzera 2-9 zentimetro ingurukoa da.

Ekologia

Udaberrian hazten da, askotan ibaiertzetan, lizarren edo zumaren alboan.[2] Beste mota batzuetako basoetan, lorategietan eta, zenbaitetan, erre berri diren tokietan ere agertzen da.

Erabilerak

Perretxiko hau jangarria da, ongi egosten bada. Gordinik, toxikoa da.

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Costa Rica, Ekuador, Peru, Txile, Europa, Errusia, Erdialdeko Asia, Himalaiako eremua, Japonia, Taiwan, Hego Korea, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[3]

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.