Remove ads
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Monteagudo[4] Nafarroa Garaiko hegoalde-hegoaldeko udalerri bat da, Tuterako merindadekoa. Udalerriak 1.105 biztanle zituen 2014. urtean. Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 108 kilometrora dago.
Monteagudo | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herriaren urrutiko ikuspegia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Tutera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Monteagudo | ||
Alkatea | Mariano Herrero Ibáñez (UPN) | ||
Posta kodea | 31522 | ||
INE kodea | 31173 | ||
Herritarra | monteagudoar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°57′50″N 1°41′25″W | ||
Azalera | 11 km² | ||
Garaiera | 348 metro | ||
Distantzia | 108 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.102 (2023: −7) | ||
Dentsitatea | 100,18 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 19,84 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 32,11 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 83,21 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,95 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 0,30 (2018: %0,03) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.monteagudo.es |
Monteagudo izen erromantzea da etimologikoki. Montagut forma agertzen da Erdi Aroko iturri askotan. 1964ko Baionako Euskal Idazkaritzaren Euskal Herriko leku-izenen zerrendan Mendizorrotz nolabait euskaratuta,[5] 1979ko Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Udalen Izendegiak bi forma eman zituen herriarentzat, Monteagudo eta Mendikute.[6] Baina Mendikute gaitzetsi zen ondoren (asmatua zelakoan), eta euskal izen bakartzat Monteagudo ematen du Euskaltzaindiak 1990etik geroztik.[7]
Herri honen izena [monteaɣuðo] ahoskatzen da.
Herria Nafarroa Garaiko hegoalde-hegoaldean dago, Tuterako merindadeko hegoaldeko muturrean, Zaragozako probintziarekiko mugan.
Monteagudok Tulebrasekin eta Kaskanterekin egiten du muga iparraldean, Barillasekin ekialdean, eta Zaragozako probintziarekin mendebaldean eta hegoaldean.
Klimaren ezaugarriak honakoak dira, prezipitazio eskas eta irregularrak (batez ere udaberri eta udazkenean pilatzen dira), uda garaiko lehortea, iparreko zierzo haizearen nagusitasuna, eta aldaketa termiko handia. Ezaugarri hauek, kontinental motako klima mediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak nekez izaten dira 400mm baino handiagoak. Urteroko egun euritsuak 60-65 izaten dira.
Jatorrizko landaredia guztiz eraldatu da gizakiaren eragina dela eta. Gaur egun ez da apenas zuhaitzik geratzen herrigunearen inguruan.
Monteagudon, itsas mailatik 415 metro gorago, Nafarroako Gobernuak 1929an jarritako estazio meteorologikoa dago.[8]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Herriaren kokalekua dela eta, gune garai batean eta ur-korronte batetik gertu, herrian historiaurreko arrastoak aurkitu dira. Erromanizazioa azkarra izan zen, Erribera guztian gertatu bezala, eta herritik igarotzen ziren galtzada erromatarrek inguruko herriekin elkartu zuten Monteagudo.
Musulmanak lau mendez menderatu zuten herria, eta Nafarroako erresumak Erribera berkonkistatu zuenean, musulmanak bertan geratu ziren nekazari moduan XV. mendean Iberiar penintsulatik kanporatuak izan ziren arte. 1119an Alfontso Borrokalaria erregeak, Monteagudo eta Tutera konkistatu zituenean, Monteagudo, Tuterako foruari atxiki zitzaion. Nafarroako udalerri askorekin gertatu bezala, Monteagudo jaurerria izan zen mendeetan zehar.
Herria Nafarroako erresumaren hegoaldeko mugan kokatuta egoteagatik, Aragoi eta Gaztelako ejerzitoen erasoen arriskutan bizi izan zen XVI. mendearen hasierara arte. 1429an Juan eta Nafarroako Blanka I.a Nafarroakoak Agramonteko Floristani utzi zioten dohaintza moduan herriaren gaineko kontrola, Leonor Frangel andrearekin ezkondu eta gero. Monteagudoko jaurerria XIX. menderaino luzatuko zen, San Adriango markesen eskutik. 1847an, Monteagudok eskola bakarra zeukan, eta Bideko Andre Mariaren baselizaren ondoan agustindarren fraide talde batek monasterioa eraiki zuen. Azpiegiturei dagokionean, XIX. mendearen amaieran, asko hobetu zen bideen egoera, eta Monteagudok Tutera, Tarazona, Agreda, Fitero eta Cascanterako bideak zituen.
XX. mendearen hasieran herriak irina eta olioa ekoizteko errota bana zituen. 1920ko hamarkadan olioa ekoizteko errotak bi ziren, horrez gain, hamahiru upategi, garautegi handi bat, antzinako irin errota, txokolate lantegia, pattar fabrika, igeltsu lantegia, eta bi eskola zeuden herrian (bata mutilena eta bestea neskena). Mutilen eskolako maisuaren soldata, nesken eskola maistrarena baino altuagoa zen.
Monteagudo nekazal herria da, mahatsondoen landaketa nabarmenduz. Azken urteetan, olibondoei dedikaturiko azalera handitu egin da, eta horrez gain, zerealen landaketak ere garrantzia handia dauka oraindik ere.
Industriaren garapena, nekazaritzako produktuen elaborazioarekin du zerikusia, gehienbat, ardo eta olioaren produkzioa. Horrekin batera, upategiak eta landare-espezietatik eratorritako produktuak ekoizten eta saltzen dituzten enpresak sortu dira. Zerbitzuen sektoreari dagokionez, Monteagudon, eraikuntza eta elektrizitate enpresak daude, eta horrez gain, denda, aisialdiarekin zerikusia duten enpresak eta bankuen sukurtsalak.
Nekazaritza elkarteei dagokionez, herrian elkarte bakarra dago, 1954ko maiatzaren 19an sortutako Bideko Ama Birjinaren Upategi Kooperatiba.
XX. mendearen hasieran populazio hazkunde txikia izan zuen Monteagudok, eta 1.500 biztanle inguru izatera iritsi zen. 1950eko hamarkadatik aurrera, ordea, gainbehera gertatu zen eta 1.100 biztanlera jaitsi zen.
Monteagudoko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 79 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,82a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Monteagudoko alkatea UPN alderdiko Mariano Herrero Ibañez da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Urte horretan Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz gehiengo absolutua. Baliogabeko botoak 16 izan ziren (emandako guztien % 1,77a) eta zurizko 10 boto izan ziren (botoen % 1,13a). Abstentzioa % 8,69koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 469 | 5 |
PSN | 409 | 4 |
2011ko udal hauteskundeetan ere UPN izan zen nagusi eta alkatetzan Herrerok segitu zuen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 466 | 5 |
PSN | 337 | 4 |
Udaletxea errepidearen ondoan dago, Frantzisko Xabierkoaren plazan. Adreiluz egindako eraikuntza modernoa da, egiturak, 1950eko hamarkadan herrian altxatutako beste eraikin askoren ezaugarri berak dauzka. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute. Monteagudoko udaleko idazkaria, Barillas eta Tulebrasko idazkari ere bada.
2007-2011 | Mariano Herrero Ibáñez | UPN |
2011-2015 | Mariano Herrero Ibáñez | UPN |
Conda autobus konpainiaren Tarazona eta Iruñea bitarteko autobus lineak geltokia dauka Monteagudon, eta norantza bakoitzean ibilbide bakarra egiten du eguneko. Iruñean autobusa aldatuz Irunera arte joatea dago. Autobusak honako ibilbidea egiten du:
Nafarroako gobernuak egindako Euskararen Foru Legearen arabera, Monteagudo, eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,28k bakarrik zekiten euskaraz.
Herriko jaiak, San Rokeren omenez abuztuaren 14tik abuztuaren 20ra ospatzen dira. Horrez gain, urtean zehar ihauteriak otsailean, eta Gazteriaren Jaiak maiatzean antolatzen dira.
Erriberako beste herri batzuetan bezala, paloteado makil-dantzak dira tipikoak Monteagudon. Besteak beste Arcos eta Palos Modorros izeneko dantzak dira Monteagudoko paloteado batzuk[9]. Dantza soilik maskulinoa izan zen tradizionalki, baina 2009an emakumezko taldeak hasi dantzan (banatuta gizonezkoengandik), eta 2019an, bereizketarik gabe neska-mutilak elkarrekin aritu ziren dantzan San Roke egunean[10].
Monteagudo ondoko elkarteen kidea da:
Jauregia, udalerriko gune estrategiko batean dago, muino baten gainean. Jauregia Alfonso I.a Borrokalariaren garaian eraiki zen, eta musulmanak Nafarroatik kanporatzean Monteagut jaurerriak jauregia berreraiki zuen. XV. mendean Beuamont eta San Adriango markesen eskuetan geratu zen jauregia eta 1490. urtean esaterako Guillaume Beaumont zen jauregiaren jabea.
Jauregiak harlandu handiz osatutako zimendudun oinarri karratua dauka. Zimenduen gainean, adreiluzko horma sendoak altxatzen dira. Jauregiaren gaur egungo itxura XVIII. mendeko eraberritzearen ondorio da. Garai horren aurretik eraikitako egituratik, armarri barrokoa daukan harrizko aurrealdea eta inperio motako bost zatiko eskilara baino ez dira kontserbatzen.
Eliza nabe bakarrez osatutako eraikuntza gotiko-pizkundetarra da. XVI. mendearen erdialdean eraiki zen (1540. urtearen inguruan, hiru zatitan banaturiko nabe bakarra dauka, poligono itxurako aurrealdea, eta izardun ganga estaldura. XVIII. mendean bigarren nabea gehitu zitzaion jatorrizko egiturari Epistolaren aldean. Bigarren nabe honek bi zati dauzka, bata ertzdun gangaduna eta bestea zirkuluerdi itxurako kupuladuna.
Portikoa, XVIII. mendean eraiki zen (gaur egun elizaren biltegi moduan erabiltzen dena), eta portikoa eraikitzearekin batera, elizarako sarrera atea aldatu behar izan zuten.
Monteagudoko gaztelua, San Adrian markesen jauregia dagoen toki berdinean egon zen Erdi Aroan. XII. mendean, gotorlekua, Nafarroako erresumaren hegoaldeko mugan zegoen gaztelu eta gotorleku sarearen zati zen. Gotorlekuak hainbat eraso jasan zituen Gaztela eta Aragoiko erresumetatik, eta 1310. urtean behekaldeko horma sendotu eta konpondu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.