Zetazeoen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Handiak dira, ez dute bizkar-hegatsik eta lehen eta bigarren lepaornoak bata bestetik independenteak dira. Bere barnean beluga eta narbala biltzen dituen Monodontidae familia osatzen dute. From Wikipedia, the free encyclopedia
Monodontido (Monodontidae) zetazeoen ordenako izen bereko familiako animaliez esaten da. Bular-hegal luzeak dituzte eta ez dute bizkar-hegalik. Zefalopodoak jaten dituzte. Ipar Buruaren inguruetan bizi dira.[1] Zetazeoen ezohiko bi espezie hartzen ditu barnean: narbala (Monodon monoceros), arrak letagin luzea duena, eta beluga (Delphinapterus leucas), zetazeo zuri bakarra.
Monodontidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Superfamilia | Delphinoidea |
Familia | Monodontidae Gray, 1821 |
Bi espezieak tamaina ertainekoak dira, 3 eta 5 metro arteko luzera dute, meloi bat dute aurrealdean, mutur irtenik ez, eta bizkar-hegala izan beharrean gandor luze eta meharra dute bizkarrean, eta hori nabarmenagoa da narbalean; hegalik ez duenez, izotz-geruzen azpian estropezu egin gabe mugitu daiteke. Animalia oso bokalak dira eta askotariko soinuen bidez komunikatzen dira. Odontozeto gehienek bezala, ekolokalizazioa erabiltzen dute mugitzeko eta elikatzeko.[2]
Familia horiek arrain, molusku eta krustazeo txikietan oinarritutako dieta haragijalea dute. Hortzeria txikia du edo ez du, narbaletan bi hortz baino ez dira kontserbatzen, eta horietako batek adarra osatzen du arretan. Haurdunaldiak 14 eta 15 hilabete artean irauten du, eta kume bakarra erditzen da. Kumeak bi urte bete arte ez zaie erabat esnea kentzen, eta 5 eta 8 urte bitartean sexu-heldutasunera iristen dira.[2]
Odontoceti subordena
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.