From Wikipedia, the free encyclopedia
Mohammed VI.a Marokokoa (Rabat, 1963ko abuztuaren 21a) Marokoko erregea da 1999ko uztailean aita zuen Hassan II.a hil ondoren tronuratu zenez geroztik. Alaui dinastiako 18. erregea da, eta Marokoko Konstituzioaren arabera, fededunen buruzagi erlijiosoa ere bada. Alaui dinastiak 1666az geroztik erreinatzen du Marokon.
Mohammed VI .a Marokokoa | |||
---|---|---|---|
(2016) | |||
1999ko uztailaren 23a - ← Hassan II.a Marokokoa | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Rabat, 1963ko abuztuaren 21a (61 urte) | ||
Herrialdea | Maroko | ||
Talde etnikoa | Arabiarra | ||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||
Familia | |||
Aita | Hassan II.a Marokokoa | ||
Ama | Lalla Latifa | ||
Ezkontidea(k) | Princess Lalla Salma Bennani (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Alauiak | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Mohammed V University (en) 1985) lizentzia : zuzenbide Collège Royal (en) 1981eko ekaina) baxoa University of Nice Sophia Antipolis (en) 1994) doktoretza : zuzenbide University of Côte d'Azur (en) | ||
Hizkuntzak | arabiera ingelesa frantsesa gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregea, monarka, politikaria eta buruzagi militarra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Musulmana |
Mohammed VI.a Rabaten, Marokon, jaio zen 1963an, eta Hassan II.a erregearen eta bere emazte Lalla Latifa Hammou-ren seme zaharrena da.
1985ean lortu zuen Zientzia juridiko, ekonomiko eta sozialetan lizentzia Rabateko Unibertsitatean. Horrez gain, 1987an, Goi Ikasketako Ziurtagiria lortu zuen Zientzia politikoetan, eta Goi Ikasketako Ziurtagiria Zuzenbide publikoan, 1988an. Trebakuntza osatzeko eta Fakultatean ikasitako Zuzenbidea praktikan jartzeko helburuarekin, gurasoek Bruselara bidaltzea erabaki zuten 1988an, han orduan Europar Batasuneko presidente zen Jacques Delorsen gidaritzapean egonaldi bat egiteko.
Atzerrian izan zuen lehen misio ofiziala 1974ko apirilaren 6an izan zen, Hassan II.aren ordez Georges Pompidou Frantziako presidentearen hileta-elizkizunera joan zenean, hain zuzen ere.
Mohammed VI.a 1999ko uztailaren 23an tronuratu zen, bere aita hil eta ordu gutxitara. Telebista bidez hedatutako lehen hitzaldian, pobrezia eta ustelkeria amaituko zituela, eta giza eskubideak betetzea bermatuko zuela promes egin zuen.
Eite modernizatzailea duela eta, Mohammed VI.ak aurkariak aurkitu izan ditu islamista kontserbadoreen artean. Pluralismo politikoa bultzatu izan du, eta familia-kode berri bat, Mudawana izenekoa, sortu du, emakumezkoei botere eta independentzia gehiago ematen diena.
Irekitasunaren aldeko ildoari jarraiki, Mohammed VI.ak Abraham Serfaty aurkaria etxera itzul zedin ahalbidetu eta nazionalitate marokoarra onartu zion.
Marokoarren buruzagi espiritual gisa, hainbat erreforma egin ditu; besteak beste, 2004an, Erlijio Gaien ministerioa berrantolatu zuen, eta bere kontrolpean jarri zituen gurtzarako 41.755 gune; horien herena meskitek osatzen zuten.
2002ko martxoan Salma Bennannirekin (geroztik Lalla Salma printzesa) ezkondu zen Rabaten, eta bi seme-alaba ditu: Moulay Hassan printze oinordekoa (2003an jaioa), eta Lalla Khadija printzesa (2007an jaioa).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mohammed VI .a Marokokoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.