From Wikipedia, the free encyclopedia
Hassan II.a[1] (arabieraz: الحسن الثاني, el-ḥasan ett(s)âni ahoskatua; Rabat (Maroko), 1929ko uztailaren 9a - ibidem, 1999ko uztailaren 23a) Marokoko erregea izan zen 1961etik bere heriotzara arte.
Hassan II.a Marokokoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1972ko ekainaren 12a - 1973ko maiatzaren 27a ← Moktar Ould Daddah - Yakubu Gowon →
1961eko otsailaren 26a - 1999ko uztailaren 23a ← Mohammed V.a Marokokoa - Mohammed VI .a Marokokoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Rabat, 1929ko uztailaren 9a | ||||
Herrialdea | Maroko | ||||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||||
Heriotza | Rabat, 1999ko uztailaren 23a (70 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Mausoleum of Mohammed V (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
Familia | |||||
Aita | Mohammed V.a Marokokoa | ||||
Ama | Lalla Abla bint Tahar | ||||
Ezkontidea(k) | Lalla Latifa | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Alauiak | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Collège Royal (en) Londresko Imperial College Bordeleko Unibertsitatea master : zuzenbide | ||||
Hizkuntzak | arabiera ingelesa frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ekintzailea, politikaria, monarka, estatu-politikaria, diplomazialaria, kantzilerra eta buruzagi militarra | ||||
Lateralitatea | eskuina | ||||
Altuera | 166 zentimetro | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | sunismoa | ||||
| |||||
Hassan II.a Rabaten jaio zen, Marokon, 1929ko uztailaren 9an. Mohammed V.a Marokokoa sultanaren bigarren semea izan zen. Ama, berriz, aitaren bigarren emaztea zian zen Lalla Abla bint Tahar izan zuen, Um Sidi titulua eramango zuena (oinordekoaren ama).
1953an, frantses autoritateek Madagaskarrera erbesteratu zuten aitarekin batera, nahiz eta 1955ean itzultzen utzi, Frantziak Marokoko protektoratua bertan behera uztea erabaki zuenean. 1958 eta 1959 arteko istiluetan, riftarren aurkako errepresioa zuzendu zuen Rifeko mendietan. 1957an, printze izendatu zuten eta, aita hiltzean, errege izendatu zuten (1961).
Hassanen gobernu kontserbadoreak alauí dinastia indartu zuen eta Ibilaldi Berdeari esker, espainiarrek Mendebaldeko Saharako lurraldeak zeditzea lortu zuen, Madrilgo akordioen, Maroko eta Mauritaniaren artean banatuta
Sistema parlamentarioa ezarri bazuen ere, arlo asko geratu ziren bere esku eta Majzen -erregeari lotutako kasta tradizionala- estatu paralelo bat balitz bezala funtzionatzen zuen. Praktikan, Hassan II.ak zuzendutako sistema politikoak, gero semeari utziko zionak, monarkia absolutu baten antza gehiago zeukan, monarkia konstituzionala baino. Eta hori gutxi balitz, errege familia lur, industria edo herrialdearen gainontzeko baliabide gehienen jabe zuzena zen. Bere erregealdian, errepresio politiko zorrotza ezarri zuen eta ehunka pertsona desagertu zen. Heriotzaren ondoren, semea izan zen honen inguruko demandak jaso zituena eta ikerketa eta biktimei eginiko konpentsazio ekonomikoak bidaratu behar zituena.
Bi estatu-kolpe, behintzat, jasan zituen eta ez zitzaion ezer gertatu. Horietako batean, kolpistek, Mohammed Ufqir buru, arrakasta izan zuten ziurtasunez, errepublika aldarrikatu zuten irratietan, baina oker zeuden eta ezin izan zuten aurrera egin.
1961z geroztik, 2 emazte bazituen; bata Lalla Latifa Hammou izan zuen, printzeen ama, eta bestea, berriz, Lalla Fatima bint Qaid Ould Hassan Amhourak, aurrekoaren lehengusua eta seme-alabarik ez zuena izan.
Seme-alabak: Lalla Meryem printzesa, Mohammed VI.a erregea, Lalla Asma printzesa, Lalla Hasna printzesa, Moulay Rachid printzea.
Hassan hil zenean, semeak, Sidi Mohamedek, hartu zuen erregetza, Mohammed VI.a izenarekin.
Hassanen gorpuzkiak Mohammed V.aren Mausoleoan daude, Rabateko Hassan Dorrearen zelaigunean kokatua, bere aitaren eta Moulay Abdellah anaiaren sarkofagoen ondoan.
Goiz hasi zen Hassan II.aren ibilbidea. Laguntza handia suposatu zuen Mohammed V.a Marokokoarentzat bere ekintza guztietan, protektoratuaren garaian. Indar handia jarri zuen Marokoren independentzia aldarrikatzean eta, aita erbesteratu zutenean, berak ere jarraitu behar izan zion, Korsikara hasieran eta Madagaskarrera gero. Biolentzia andana piztu zen honekin eta borroka armatuari ekin zioten independentziazaleek. Hori guztia gehiagora joan zen Frantziak Mohámmed Ben Arafa sultan egin zuenean eta Mohammed V.aren eskumen berak esleitu zizkionean.
1953an, protestak gehiagora joan ziren eta sultanak atzerritik etortzen utzi behar izan zien Hassani eta bere aitari.
1961eko martxoaren 3an, Mohammed V.a hil egin zen eta Hassan II.a bere semea aldarrikatu zuten Marokoko errege. Ez da ahaztu behar Gerra Hotzaren testuinguruan gertatu zela hau guztia eta, geroago, Hassan II.ak garbi egingo zuen bloke kapitalistaren alde.
1962an aldarrikatu zuten lehen konstituzioa. Errege berriak adituen esku utzi zuen lana eta legebiltzarraren boterea jaitsi egin zen. Istiqlal eta Unión Nacional de Fuerzas Populares alderdiak ahuldu egin ziren, Hassan II.aren onerako.
Barne-politikari dagokionez, Hassan II.ak ez zituen alderdi politikoak aintzat hartu. Istiqlal Alderdia oso indartuta atera zen indenpendentzia gerratik eta ondo ikusia zegoen erresuman. Horregatik ez zion pluripartidismoari muzin egin, Istiqlal Alderdiak monarkia bera zalantzan jartzen zuelako. Oposizioarekin ere tentsio handia izaten zuen eta, orekaren bila, alderdi gehiago sortzeak lagundu egingo zion, liberalak eta eskuindarrak, gerora alderdi administratiboak deituko zitzaienak.
1960 eta 80ko hamarkadetan, giro politikoa tentsio handi batean murgilduta zegoen. Hassan II.ak indarkeria erabili zuen eta Giza Eskubideak urratu zituen ez gutxitan. Haren programa politikoak islam erlijioa, erregetza eta demokrazia soziala zituen oinarritzat. Laster, ordea, greba batzuen ondorioz, salbuespen-egoera ezarri eta aginpide legegilea eta betearazlea beretu zituen (1965). Geroztik, politika-molde autoritarioari eutsi zion (oposizioaren aurkako zapalkuntza, Ben Barka auzia, herri-protesten zapalketa). Zenbait atentatu izan zuen, eta armadaren ezinegonari ere aurre egin behar izan zion (Ufkirren estatu-kolpea).
1965ean, krisi-egoera hiri handietan lehertu zen eta armadak esku hartu zuen manifestazioak gerarazteko. Alderdi politikoak mokoka, Hassan II.ak Legebiltzarra eta konstituzioa bertan behera utzi zituen, 1965eko ekainaren 7an, salbuespen-egoera ezarri zuelarik. Erregeak alderdi politiko eta sindikatuen agintea murrizten joan zen.
1972an, Hassan II.ak Carta Magna berria garatu zuen eta ikuspegi nazionalista bat eskaintzen saiatu zen herriarekin adiskidetzeko xedean. Mendebaldeko Sahara berreskuratzeko helburuaren atzetik, erregea eta alderdi politikoek interes komuna aurkitu zuten eta lehen legez kanpo zeuden alderdiak legalizatu zituen. 1976an Espainiaren mende zegoen Sahara aldeaz jabetu zen, hartarako 1975eko abenduan Ibilaldi Berdea delakoa antolatuta. 1991n, eta autodeterminaziorako erreferendum bat egin behar zela-eta, amnistia zabal bat eman zien Marokon atxilotutako edo Aljerian babes harturiko sahararrei.
Hassan II.aren ikuskera politikoak Marokoren nazioarteko portaera diplomatikoan eragina izan zuen. Bere munduaren pertzepzioak eta bertan gertatzen zenak Marokoko kanpo-politikako parametroak osatzen zituen. Hiru boterez gozatzen zuenez, ekonomikoa, erlijiosoa eta politikoa eta bere erabakiak ukaezinak ziren.
Hassanen kanpo-politikarekiko ukitu pertsonala, bere aitarenaren guztiz ezberdina, gero eta ikusgarriagoa zen Maroko, mendebaldeko herrialdeekin eta herrialde arabiarrekin batera, nazioarteko politikan bere bidea irekitzen joan zen heinean. Hassan berak onartu zuen elkarrizketa batean Magrebeko eta ekialdeko herrialdeen ezberdina zen estrategia eta politika berriak hasteko saiakuntza egiten ari zela. Aitzitik, berak egiten zuena bere aitak egiten zuenaren ezberdina zela aitortu zuen, bere aitak ez baitzuen kanpo-politikan esperientziarik, aitak berak mugatutako kontua baitzen kanpo-politika.
Hassan II.aren kanpo-politika hobeto ulertzeko, tronua lortu baino lehenagoko esperientziak aztertu beharko lirateke. Gutxi dira errege izatera iritsi baino lehenago errege baten lana esperimentatzeko zortea izan zuten printzeak. Hassan II.ak 14 urte besterik ez zituela bere aita Mohammed V.ari laguntzen zion Frantziako protektoratuko kargu handien bileretara. Eta, 1943an, Bigarren Mundu Gerran zehar aliatuen funtzionamenduak funtziona zezan europar estrategia antolatzeko helburuarekin egin zen Casablancako Hitzaldian parte hartu zuen. Hitzaldi honetan Franklin Delano Roosevelt, Winston Churchill, Charles de Gaulle eta Henri Giraudek hartu zuten parte besteak beste. Pertsonaia hauen presentziak mendebaldeko herrialdeen arteko tentsioaren eta hori konpontzeko eraren berri eman zion Hassani. Hitzaldi honetan konturatu zen Hassan gaztea nazioarteko harreman guztiak bi alderdien menpe zeudela: indar militarra eta esku hartzen zuten herrialde bakoitzaren interes ekonomikoak.
Hassan II.a printze moduan finkatzen joan zen, eta geroago esperientzia garrantzitsuagoak bizi izan zituen. Esate baterako:
Aurrekoa Mohammed V.a |
Marokoko Erregea 1961-1999 |
Ondorengoa Mohammed VI.a |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.