From Wikipedia, the free encyclopedia
Mimosa (Acacia dealbata) Acacia generoko zuhaitz espezie bat da, jatorria Australia hego-ekialdean (Hegoaldeko Gales Berria, Victoria, Tasmania eta Australiako Hiriburuaren Lurraldean) duena. Ez da nahastu behar Mimosa generoarekin.
Mimosa | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Acacieae |
Generoa | Acacia |
Espeziea | Acacia dealbata Link, 1822 |
Banaketa mapa | |
Izen generikoa, Acacia, grezierazko akantha terminotik eratorria da, eta arantza esan nahi du; izan ere, akazia espezie askok arantzak dituzte. Izen espezifikoak, dealbata hitzak, zurixka esan nahi du, eta zuhaitzaren tonuari egiten dio erreferentzia. Mimosa izena mimo izenetik eratorria da, eta landarearen sentikortasuna adierazten du: argiaren arabera itxuraz aldatzen da, eta ukitu bat nabaritu (nahiz eta arin-arina izan), eta mugimendu azkarrez erantzuten du, folioloak uzkurtuz.
Azkar hazten den hosto iraunkorreko zuhaitza da mimosa. 10 m garai izan daiteke, eta adaburua irregularra du.
Zurtoinaren azala leuna, grisaxka eta zartatua da.
Bipinatuak, txandakatuak eta handiak dira mimosaren hostoak; eta folioloak (hostoxkak), luma itxurakoak, obalak eta berde-urdinxkak.
Urtarriletik martxora bitartean loratzen da mimosa. Loreak horiak eta usaintsuak dira, eta kapitulu ugariz osatutako panikulatan ageri dira.
Fruituak leka-motakoak dira, zapalak eta marroiak,10 cm-koak, eta uztailetik irailera heltzen dira.
Jatorriz australiarra den arren, oso arrunta da parkeetan mundu osoan. Euskal Herrian ondo moldatuta dago kostaldeko klima epelean. Hain ondo moldatzen da, non edonon sor daitekeen, eta kimu asko eman.
Lorategietan erabiltzen da, apaingarri gisa.
Lekadun guztiek bezala, rhizobium izeneko bakterioak ditu mimosak sustraietan; aireko nitrogenoa konposatu nitrogenatua bihurtzen dute bakterio horiek, eta, horrela, ongarritu egiten da landarea. Beraz, oso aproposak dira lekadun guztiak lurzoruak ongarritzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.