Microsoft enpresak sortutako adimen artifizialean oinarritutako laguntzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Cortana Microsoftek garatutako laguntzaile pertsonal adimentsua da, izen bereko HALO serie ospetsuko pertsonaian oinarritua.[1] Lehenengo, Windows Phone 8.1-erako egin zen erabilgarri;[2] ondoren, Microsoft Band-en[3] eta, azkenik, Windows 10[4] eta Xbox One sistemetan. Programa libre gisa aurkitu daiteke iOS eta Android sistemetan.
Microsoft Cortana, Cortana | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2014 |
Argitaratze-data | 2014 |
Azken bertsioa | 365.0.0.0 |
Honen izena darama | Cortana (en) |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa, frantsesa, alemana, txinera, italiera, gaztelania, japoniera, portugesa eta arabiera |
Euskarria | Windows Phone 8.1 (mul) , Microsoft Windows, Windows 10 Mobile (en) , IOS, Xbox One and Xbox Series X/S system software (en) eta Android (mul) |
Sarrera gailua | Lengoaia naturaleko erabiltzaile interfazea |
Irakur dezake | Microsoft Windows |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Kokapena | |
Jabea | Microsoft (mul) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Microsoft (mul) |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | Microsoft Academic Graph |
Euskaraz | |
Euskaraz | Ez |
https://www.microsoft.com/en-us/cortana |
Cortanak hizkuntza naturala onartzen du (komando zehatzik erabili beharrik gabe) eta Bing, Yelp eta Foursquare erabiltzen ditu datu-base gisa. "OK Google" aplikazioan bezala Cortana ahots komando batekin aktibatu daiteke ("Hola Cortana", espainierazko bertsioan[5]) Microsoften produktu guztietan Lumia Denim eguneraketa ez duten Lumia gailua eta 80x serie baino beheragoko SnapDragon prozesadorea dutenetan izan ezik.[6]
Google Nowk eta Sirik ez bezala, Cortanak erabiltzaileen informazio ugari gordetzen ditu (jakin-mina, ohikeriak, errutinak, ohiturak, ohiko gurariak...) "libreta" batean. Honela erabiltzaileak datu hauek erraz kontrolatu, aldatu edota informazio gehiago gehi ahalko du zerbitzua hobetzeko. Gainera, bestelako aplikazioak ere ahotsaren bidez erabiltzen uzten duen lehenengo laguntzailea izan da.[7][8]
Jarraian zerrendatuta daude, alfabetikoki, nabarmenak diren Cortanaren funtzioetako batzuk:
Gainera, Cortanak honelako galdera batzuk ulertu ahal ditu:
Lehenengo Estatu Batuetan irten zen, beta bertsiotzat; eta, ondoren, sistema eragilearen "GDR1"-ekin Erresuma Batuan eta Txinan (gainerako herrialdeetan, 2014aren amaieran).
Cortanaren portaera herrialdera moldatuta dago (lekuko hizkuntzara, kulturara eta hizkerara). Adibidez, Erresuma Batuko Cortanak britaniar azentua du, eta hango hizkerak erabiltzen ditu.
Gainera, ematen zaion erabileraren arabera Cortanaren portaera erabiltzaileen interesetara moldatuko da (tokiko kirol taldeei edota telebista sailei buruzko informazioa emanez).
Hizkuntza | Herrialdea | Egoera |
---|---|---|
Ingelesa | Ameriketako Estatu Batuak | Windows, Android eta iOS sistemetan erabilgarria |
Erresuma Batua | Windowsen eta Androiden erabilgarria | |
Kanada | Windowsen erabilgarria | |
Australia | Windowsen erabilgarria | |
India | Windowsen erabilgarria | |
Alemana | Alemania | Windowsen erabilgarria |
Euskara | ||
Oraindik ez dago erabilgarri hizkuntza honetan | ||
Italiera | Italia | Windowsen erabilgarria |
Gaztelania | Mexiko | Windowsen erabilgarria |
Espainia | Windowsen erabilgarria | |
Frantsesa | Frantzia | Windowsen erabilgarria |
Kanada | Windowsen erabilgarria | |
Portuges | Brasil | Windowsen erabilgarria |
Mandarin-txinera | Txina | Windows, Android eta iOS sistemetan erabilgarria |
Japoniera | Japonia | Windows eta iOS sistemetan erabilgarria |
Errusiera | Errusia | Windows eta iOS sistemetan erabilgarria |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.